1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 14an emandako 10E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, enpresei eta profesionalei arte eszenikoen eta musikalen ekoizpenetarako diru-laguntzak emateko 2018ko deialdia onetsi da (ARTEM PRO).
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honetako “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea (identifikazioa): 377603.
Iruñean, 2018ko otsailaren 14an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1802423