48. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 14an emandako 7E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi da Sustraiak/Raíces - Herri kultura tradizionalaren zabalkunde proiektuak egiteko diru-laguntzen 2018ko deialdia.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke (DDBN –identifikazioa–: 387099), baita 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, martxoaren 6koan.

Deialdiaren helburua da arautzea kultur proiektuak egiteko kultur entitateei ematen zaizkien laguntzak. Irismen soziala eta inklusiboa duten elkarteen esparruan gauzatuko dira proiektu horiek. Gizarte ehuna eta Nafarroako kultura sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu behar dute, eta populazio osoari arreta eman, eta 2017ko azaroaren 10etik 2018ko urriaren 31ra garatu behar dira, biak barne.

Deialdiaren xedea da proiektuei laguntza ematea, baldin proiektu horien helburua bada Nafarroako Foru Komunitateko kultur ondare tradizionalaren adierazpideen sustapena eta zabalkundea egitea, hau da, Nafarroako tradizioari eta folkloreari dagozkienak, kultur ekintzaren arloan. Horren ondorioetarako, sustapen eta zabalkunderako jardueratzat hartzen dira ikuskizunak, erakusketak, jaialdiak, jardunaldiak, mintzaldiak eta antzekoak, Nafarroako herri kultur tradizionala zabaltzea bultzatzea.

Iruñean, 2018ko otsailaren 14an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1803047