1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 14an emandako 5E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi zen arte eszeniko eta musikaletako profesionalak Nafarroatik kanpora joateko eta arte eszenikoetako, musikaletako eta plastikoetako artistek eta profesionalek azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzen 2018ko deialdia (ARTEM EX-PORTA).
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere. DDBN kodea (identifikazioa): 380670.
Iruñean, 2018ko otsailaren 14an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1802348