1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 16an emandako 10/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, deialdi baten oinarriak onetsi dira Nafarroako enpresei diru-laguntzak emateko, naturan jarduerak egiteko heziketa eta kirol proiektuak gauza ditzaten, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeei zuzenduta, 2018an.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea (identifikazioa): 386644.
Iruñean, 2018ko otsailaren 15ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1802545