2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Mankomunitateko Kirol Zerbitzurako kirol koordinatzaile lanpostu bat aldi baterako eta lanaldi erdian betetzeko deialdian
Mankomunitateko bokalen batzarrak, 2017ko abenduaren 19an hartutako erabakiaren bidez, onetsi ziren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Kirol Zerbitzurako kirol koordinatzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako eta lanaldi erdian, betetzeko deialdiaren oinarriak, 2018ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ean, argitaratu zirenak.
Mankomunitateko bokalen batzarrak, 2018ko otsailaren 23an hartutako erabakiaren bidez, zenbait aldaketa onetsi ziren deialdiaren oinarrietako hasierako testuan; hona hemen:
Jarraian zerrendatzen diren baldintzak honela gelditu dira idatzita, eta aurretik onetsitakoak ordezten dituzte:
1.3. Lanpostuaren oinarrizko lansaria A mailari dagokiona izango da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuarekin bat, gehi Mankomunitateko plantilla organikoan onartzen diren osagarriak, betiere lanaldi erdiari dagozkionak.
3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
b) Gutxienez ere, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien graduaren jabe izatea, edo haren baliokidea den titulazioren batena, hezkuntza legediarekin bat.
7.2. Laugarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz alegatu eta frogatutako merezimenduak baremo honen arabera puntuatuko dira:
Lan esperientzia:
–Administrazio publikoren batean kirol koordinatzaile gisa (B maila edo handiagoa) edo antzeko ezaugarriak dituen lanpostu batean egindako zerbitzuengatik: puntu bat, urte oso bakoitzeko eta lanaldi osoan; 5 puntu gehienez. Lanaldi erdian gutxienez egindako zerbitzuak ere baloratuko dira, dagokion proportzioan. Dagokion tokiko administrazio publikoko organo eskudunaren ziurtagiri bidez frogatuko da. Hilabetetik gorako kontratazioa gainditzen duten denbora-tarteak baino ez dira baloratuko. Hilabete osoak egin ez badira, beherantz biribilduko dira.
–Entitate pribatuetan kirol kudeaketari, edo gizarte eta kirol kudeaketari lotutako lanetan egindako zerbitzuengatik: 0,5 puntu, urte bakoitzeko eta lanaldi osoan; 5 puntu gehienez. Lanaldi erdian gutxienez egindako zerbitzuak ere baloratuko dira, dagokion proportzioan. Hori frogatzeko, dagokion lan-kontratua edo behar bezala konpultsatutako kopia aurkeztuko dira, lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera. Hilabetetik gorako kontratazioa gainditzen duten denbora-tarteak baino ez dira baloratuko. Hilabete osoak egin ez badira, beherantz biribilduko dira.
Prestakuntza:
–Kirolaren planifikazio, kudeaketa, kalitate, giza baliabide, programazio, antolaketa edo ebaluazioarekin lotutako jardunaldiak, ikastaroak, mintegiak edo masterrak, bakoitzeko: puntu 1 emango da prestakuntzako 100 orduko, gehienez ere 2,5 puntu. Prestakuntza arautuko ikastaroak, mintegiak edo masterrak direla ulertzen da, profesionaltasun ziurtagirien eremutik kanpokoak, Hezkuntza Ministerioak homologaturiko ikastegiek emandakoak: Unibertsitateak, LH... Merezimendu hori frogatzeko ikastaroa eman zuen erakundeak emandako ziurtagiria, orduak espresuki adierazten dituena, aurkeztu behar da.
–Deialdi honetan onartua izateko eskatzen den titulazioa baino goragokoa edukitzea (masterra edo haren baliokidea, hezkuntza legediaren arabera), eta harekin estuki lotua dagoena: 2,5 puntu. Titulua aurkeztuta frogatuko da.
Eskabideak aurkezteko epea luzatuko da, hasieran ezarritakoaren aldean, eta epea hogeita hamar egun naturalekoa da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Larraintzarren (Ultzama), 2018ko otsailaren 23an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1802771