47. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Laburpena, gizarte-larrialdietarako 2018ko laguntzen oinarri arautzaileena

Vianako Udalak, 2018ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, gizarte-larrialdian diren pertsona edo familiei 2018an prestazio ekonomiko zuzenak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi zituen.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 387134.

Lehena.–Onuradunak.

Larrialdietarako laguntza hauek norbanakoek, familiek eta bizikidetzako familia-unitateek eskuratzen ahalko dituzte, gizarte-bazterketa egoeran daudenean edo horretarako arriskua dutenean, 4. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea.

Ekonomikoki laguntzeko tresna bat sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Lan profesionalaren osagarri, Vianan bizi diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren eta/edo gizarte eta osasunaren arloetan premia egiaztatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasun handiak badituzte.

Krisi egoeretan esku-hartzea, inguruabar horiek okerragora egin ez dezaten edo kroniko bilaka ez daitezen.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.viana.es/ayuntamiento/transparencia/subvenciones-2/convocatorias-de-subvenciones/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa: 27.400,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Larrialdi sozialean daudenendako prestazio ekonomikoaren eskabideak Vianako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztuko dira urte batean zehar, abenduaren 31 arte, aurrekontuan behar den dirua badago.

Vianan, 2018ko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, María Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1802642