47. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena, laguntza ekonomikoa emateko deialdiarena. Laguntza hori banakako ebaluazioaren bidez emanen zaie 2018. urtean gizarte larrialdi egoeran izan diren Tafallako pertsonei eta/edo familiei

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 387451.

2018ko laguntzen deialdia, honako honetarako:

–Pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrak asetzeko.

–Helduen prebentzio, gizarteratze eta prestakuntzako beharrei erantzuteko.

–Haur eta nerabeen prebentzio, gizarteratze eta/edo hezkuntzako beharrei erantzuteko.

A) Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko programaren batean dauden pertsonak, behar adinako baliabide ekonomiko propiorik ez dutenak eta gizartearen edo familiaren laguntzaren babesik gabe daudenak ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

B) Xedea: pertsona eta/edo familien oinarrizko beharrei erantzutea (ostatua, komunitatea, etxebizitzaren oinarrizko hornidurak, elikadura eta higienea, osasunari lotutako laguntzak), helduen prebentzio, gizarteratze eta prestakuntzako beharrei erantzutea, eta Txikilandia udal ludotekari eta Tafallako Haur Eskolari eskola-materialak ematea.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian eta 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2017ko irailaren 20koan.

D) Zenbatekoa: 3.000 euro.

Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: “Gizarte larrialdietarako transferentziak 0-23111-4800002”.

E) Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2017ko abenduaren 15a arte, baldin aurrekontu-izendapena mantentzen bada.

F) Diru-laguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1802753