2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egongo dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Sociedad de Inversiones Valcarce SA.
Jarduera: eraikina berritzea eta handitzea jatetxea, kafetegia, saltokia eta 3 izarretako hotela ezartzeko.
Tokia: 3. poligonoa, 538. lurzatia.
Ribaforadan, 2018ko otsailaren 27an.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1802790