47. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

“San Fermin 2018” kartel lehiaketa

Iruñeko Udalak “San Fermin 2018 kartel lehiaketa” deitu du, norgehiagokako araubidea erabiliz, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz, zeina argitaratu baitzen 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 387824.

1.–Xedea.

San Fermin 2018 kartel lehiaketa: 2018ko Sanferminetako kartel ofiziala aukeratzea.

2.–Sariaren modalitatea.

Sari bakarra.

3.–Diru-zuzkidura.

Deialdi honek gehienez ere 3.600 euroko aurrekontu-izendapena izanen du aurrekontuetan sarietarako, eta udal aurrekontuko partida hau erabil daiteke gauzatzeko: 50/33800/480000.

Honako sari hau ezarri da, 2. klausulan adierazi bezala: sari bakarra, 3.600 eurokoa; diru kopuru horretatik behar adina atxikiko da PFEZerako.

4.–Izangaien betebeharrak.

–Parte-hartze librea.

–Autore bakoitzeko zirriborro bakarra aurkeztu ahalko da, jatorrizkoa eta argitaratu gabea, teknika librearekin egina.

–Ezin izanen dute parte hartu lehenagoko edizioetan finalera iritsi ziren obrekin.

Laguntza hauek bereziak direnez gero, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzen Ordenantza Orokorreko 10. artikuluan xedatuarekin bat, artikulu horretan ezarritako debekuak aplikatuko zaizkie onuradunei.

5.–Eskabidearekin aurkeztu beharreko agiriak, tokia eta epea.

Onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

A) Kartela osatzen duten kontzeptu eta elementuen garapen teorikoa, hala nola: konposizioa, koloreak, tipografia, sinbologia...

B) Kartelaren zirriborroa.

–Kartelaren formatua izanen da 1.000 mm × 700 mm.

–Ondoko testu hau izanen du:

Pamplona/Iruña

San Fermin 2018

6 al 14 de julio / Uztailaren 6tik 14ra

Dokumentazio horrek ez du autorearen sinadurarik ez eta ere hura identifikatzeko daturik izanen; soilik goiburuari eginen zaio erreferentzia. USB biltegiratze gailu batean aurkeztuko da eta barnean, kartelaren goiburua idatzita duen karpeta batean, a) eta b) apartatuetako dokumentazioa bilduko da.

Arestian zehaztutako dokumentazioa jasoko duen USB biltegiratze gailuarekin batera, gutunazal itxi bat aurkeztuko da eta gainazalean kartelaren goiburua idatziko da. Barnean jasoko dira autorearen izen-deiturak, helbidea, telefono zenbakia, posta elektronikoaren helbidea, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, lanbide currilum laburtua eta sinatutako adierazpen bat, aurkeztutako obra jatorrizkoa eta argitaratu gabea dela adieraziko duena.

Ezin izanen da kartela nork egin duen adierazi lehiaketa prozesuaren ezein unetan.

Lanak helbide honetara bidaliko dira:

Iruñeko Udaleko Kulturako eta Hezkuntzako Alorra, Descalzos kalea 72, 2. solairua. 31001 Iruña (Nafarroa) Tel.: 948420960.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz aurkez daiteke eskaera.

Lanak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean hasi eta martxoaren 28an bukatuko da, 13:30ean.

Saritu gabeko lanak udal bulegoetatik hartu ahalko dira, ebazpena argitaratu ondoko bi hilabeteko epean. Epe hori iraganik, Udalak eraman gabeko lanak suntsitu ahalko ditu, salbu eta ebazpenaren aurka errekurtsorik paratu baldin bada.

Iruñean, 2018ko otsailaren 28an.–Kulturako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1802873