47. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Udalaren bulegoetako lanegunen eta egun baliogabeen
2018ko egutegia

Deikazteluko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen, 2017ko abenduaren 13an. Hona hemen testua:

“Ikusirik 614/2017 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Deikazteluko Udalaren bulegoetan 2018an izango diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro (herrian jai).

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuaren 28, 29, 30, 31 eta irailaren 1a: herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izango dira, 2018. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Deikazteluko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izango da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

2. Artikulu honetan ezarritako urteko lanorduen banaketa doitzeko, aitzineko atalak ezarritako lanaldia duten langileek murrizketa hauek izango dituzte:

a) 7 ordu, bakoitzaren inguruabarren arabera banatzeko.

3. Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.

Hirugarrena.–Deikazteluko Udaleko Erregistro Orokorra 09:00etatik 14:00ra arte egongo da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Deikazteluko Udalaren iragarki oholean ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Deikazteluko Udaleko Langileen Departamentura igortzea, eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Deikaztelun, 2018ko otsailaren 2an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L1801565