47. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2018ko martxoaren 1eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren Aurrekontu Orokorra osatzen duten aurrekontuak 2018ko urterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2018ko martxoaren 2an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1802971