47. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, 2018an entitate soziokulturalekin lankidetza izateko laguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b) eta 20.8a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) DDBN (identifikazioa): 387521.

A) Onuradunak: helbidea Barañainen duten irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta beste entitate batzuk, beren jarduerak esparru soziokulturalean egiten dituztenak estatutuetan ezarritakoaren arabera.

B) Xedea: Udalak antolatutako jardueretan parte hartzen duten herriko entitate soziokulturalei Barañaingo Udalak, Kultura Alorraren bidez, 2018an emanen dizkien laguntzen araubidea ezartzea.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: 40.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko martxoaren 23ko 14:00ak arte.

Barañainen, 2018ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1802765