2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Laburpena, 2018an jarduera soziokulturalak antolatzeko diru-laguntzen deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b) eta 20.8a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) DDBN (identifikazioa): 387505.
A) Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Barañainen helbidea izan edo ez, Udalaren intereseko jarduera edo zerbitzu soziokulturalak egiten dituztenak.
B) Xedea: antolatzea musika, antzerkia, zinema, dantza, argazkigintza, lirika, arte plastikoak eta justizia sozialeko balioak sustatzen dituzten programa, proiektu eta jarduera artistikoak, eta bultzatzea bertako aldarrikapen soziokulturalak.
C) Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
D) Zenbatekoa: 20.000 euro.
E) Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko martxoaren 23ko 14:00ak arte.
Barañainen, 2018ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1802764