45. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ESTERIBAR

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Oinarrien aldaketa

Esteribarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia otsailaren 19ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Bada, Alkatetzaren otsailaren 23ko 61/2018 Ebazpenaren bitartez, honako hau onetsi da:

1. Esteribarko Udalerako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 7.1.2 oinarriaren aldaketa, lehiaketaren balorazioari buruzkoa; otsailaren 19ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emana.

Aldaketa horrek euskararen ezagutzaren balorazioari eragiten dio soilik; gainerako irizpideak bere horretan utzi dira. Honela idatzita geratuko da:

“...

–Euskaraz jakiteagatik. 10 puntu emango dira, gehienez. Gehieneko puntuazio hori emanen zaio maila hau frogatzen duenari, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera: B2 ahozkoa B1 idatzizkoa. Gainerakoa proportzioan banatuko da, 6 puntu emanez ahozko gaitasunari eta 4, idatzizkoari. A2 mailatik beherakoak ez dira balioetsiko.

Euskararen ezagutza agiri bidez frogatu ez dutenei, eta eskabidean horrela eskatu dutenei, dei egingo zaie hizkuntza maila frogatzeko proba egin dezaten. Proba hori proba teoriko eta praktikoak gainditu ondoren egingo da, eta gainditzen dituztenek soilik egingo dute, merezimendu horri dagokion puntuazioa emateko aurreko lerroaldeko baremoaren arabera.”

2. Erabaki da aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta 30 egun naturaleko epe berria irekitzea, eskabideak aurkezteko, argitaratu eta biharamunetik hasita.

2018ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an argitaratutako deialdiari jarraituz eskabideak epe barruan aurkeztu dituztenek ez dituzte berriz aurkeztu beharko epe berri horretan.

Esteribarren, 2018ko otsailaren 23an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1802701