Iragarkia
45. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 5a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
35/2018 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2018. urtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazkeran, ezartzen du 41. artikuluan ezen Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko baldintza bat dela sarrera proba bat gainditzea; 52. artikuluan, berriz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi eta goi mailetako zikloetan sartzen ahal direla, baldintza akademikoak bete ez arren, sarrera proba gainditzen dutenak; eta, azkenik, 64. artikuluan ezartzen du Kirol Irakaskuntzetako erdi eta goi mailetan sartzen ahal direla, eskatzen diren titulu edo ziurtagiriak izan ez arren, sarrera proba bat gainditzen dutenak.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatuz, erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko modua honako hauetan dago arautua: uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretua, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena. Horietan guztietan ezarrita dago zilegi izanen dela ziklo horietan sartzea hezkuntzako administrazioek araututako sarrera proba bat gaindituz.
Ebazpen honen bidez deialdia egiten da 2018. urtean hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako, gehitzen diren eranskinetako oinarriekin bat.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten pertsona guztiek inprimakien bidez ematen dituzten datuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuko fitxategietan sartuko dira, estatistika aldetik lantzeko eta prozedura horren ondorioz sor daitezkeen egiaztagiriak kudeatzeko. Datuetan sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezerezteko eskubideak erabili ahal izanen dira, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzura joz. Zerbitzu hori San Domingo kaleko 8. zenbakian dago, Iruñean. Berariaz horrela adierazten duten pertsonak beren datuen tratamenduaren aurka ager daitezke, arrazoi sendorik eta bidezkorik badago.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aldeko txostena aurkeztu du ebazpen bat eman dadin, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetan sartzeko 2018ko proben deialdia onesteko, eta deialdiaren epeak, inskripzioak, epaimahaien eraketa eta, oro har, sarrera proben garapenaren gaineko arauak finkatzeko.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko 2018ko probetarako deia egitea, ebazpen honen eranskinetan ageri diren oinarrien arabera; proba horiek hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzei, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzei eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzei dagozkie.
2. Ebazpen hau eta eranskinak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
3. Ebazpena eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Aniztasunarekiko Arretaren, Orientazioaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, Eskolatze Bulegoari, Orientazio Bulegoari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2018ko otsailaren 13an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
1. ERANSKINA
Alderdi orokorrak
1. Proba hauen helburua da baldintza akademikoak betetzen ez dituztenek edo exijitutako egoera akademikoan ez daudenek prestakuntza jasotzen jarraitu ahal izatea eta aukera izatea sartu ahal izateko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan, betiere zikloak baldintza egokitan eta probetxuz egiteko moduan.
2. Proba motak eta modalitateak:
a) Erdi mailako zikloetako sarrera proba: proba modalitate bakar bat dago.
b) Goi mailako zikloetako sarrera proba: lau proba modalitate daude:
–Zientziak eta Ingeniaritza.
–Osasun Zientziak.
–Gizarte Zientziak.
–Arteak.
c) Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba.
Aipatutako probak gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahalko dira; aukera hori inskribatzeko unean adierazi beharko da.
3. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:
–Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.
–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako heziketa ziklo guztiak; horretarako, gainera, gaitasun artistikoaren proba gainditu beharko da.
–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, berariazko baldintzak bete beharko dira.
4. Goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:
–Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz egin daitezkeen ziklo guztiak.
–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo guztiak. Nafarroan gainditzen den proba modalitatearen arabera, lehentasuna izanen da lanbide arlo batzuetako goi mailako zikloetan sartzeko, ebazpen honen 5. eranskinean ezarritakoari jarraikiz. Neurri hori aplikatuko da 2008tik aurrera (2008. urtea barne) Nafarroan gainditutako probetan.
2008a baino lehenagoko deialdietan Nafarroan gainditutako proben kasuan, zein den gainditutako proba, horren ziurtagirian adierazitakoaren arabera erabakiko da goi mailako zein heziketa ziklotan sartu.
–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako goi mailako ziklo guztiak, edozein proba modalitatetatik. Horrez gain, beharrezkoa izanen da gaitasun artistikoaren proba gainditzea, salbu goi mailako zikloetan sartzeko probaren Arteak modalitatea gainditzeagatik sartzen bada.
5. Edozein modalitatetan goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gaindituz gero, ez da beharrezkoa izanen goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba egitea.
6. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:
–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo guztiak; gainera, kirol teknikari titulua izan behar da, behar den modalitatean, eta kirol arloko berariazko baldintzak bete beharko dira.
–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, kirol arloko berariazko baldintzak bete beharko dira.
7. Bat etorriz 3.1. artikuluan ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduak ezarritakoarekin (martxoaren 7ko EDU/520/2011 Aginduak aldatutakoa), erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko probak gainditzea baliokidea da, ondorio profesionaletarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatearekin, betiere baldintza hauetako bat ere betetzen baldin bada:
a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko bi kurtsoetako irakasgai guztiak gaindituak izatea.
b) Erdi mailako heziketa zikloa ikasten hasia izatea eta lanbide modulu batzuk gaindituak izatea, betiere, modulu horien iraupena heziketa zikloaren iraupen osoaren erdia baldin bada gutxienez.
c) Goi mailako heziketa zikloa ikasten hasia izatea eta lanbide modulu batzuk gaindituak izatea, betiere, modulu horien iraupena heziketa zikloaren iraupen osoaren herena baldin bada gutxienez.
d) Goi mailako arte irakaskuntzetako 10 ECTS kreditu edo gehiago gainditurik izatea, edo, hala badagokio, 1603/2009 EDU Aginduaren 5. xedapen gehigarrian xedatutakoa (EDU/520/2011 Aginduaren bidez aldatua).
e) Atzerrian egindako ikasketak egiaztatzea, hain zuzen, DBHko hirugarren kurtsoan sartzeko Espainiako hezkuntza sisteman eskatzen den mailaren balio berekoak.
f) Helduen Bigarren Hezkuntzaren I. mailako esparru guztiak gaindituak izatea.
8. Bat etorriz 3.2. artikuluan ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduak ezarritakoarekin (martxoaren 7ko EDU/520/2011 Aginduak aldatutakoa), goi mailako zikloetan sartzeko probak gainditzea baliokidea da, ondorio profesionaletarako, Batxilergo titulua izatearekin, betiere egiaztatzen bada pertsonak baduela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo titulu baliokideren bat.
9. Aurreko bi oinarrietan aipatutako baliokidetzek aukera ematen diete eskatutako ikasketa titulurik ez duten helduei lanpostu horietan sartzeko. Baliokidetza horiek ezartzen dira, bakar-bakarrik, lanpostu publiko edo pribatuen deialdietan eskatzen diren betebeharrei dagokienez.
10. Bat etorriz Profesionaltasun ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 20.2 artikuluan ezarritakoarekin, erdi mailako zikloetan sartzeko probak gainditzeak 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko lortzeko bidea ematen du.
Goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzeak, halaber, 3. mailako profesionaltasun ziurtagiria lortzeko bidea ematen du.
11. Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 21.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ezin izanen da sarrera probetan parte hartu autonomia erkidego batean baino gehiagotan.
Zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, Estatuko lurralde osoan izanen du balioa.
12. Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduak, ikasleak heziketa zikloetan onartzeko prozedura arautzen duenak, berariaz ezartzen du sarrera talde bat deialdi honen xedeko sarrera probaren bidez sartzen direnentzat.
13. 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditua dutenek ez dute erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba egin beharko, eta, beraz, ez dute inskribatu beharrik izanen.
25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditzeak aukera ematen du erdi mailako zikloetan eta goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituta egin daitezkeen ziklo guztietan sartzeko.
Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko orduan, gainditzen den proba mota zein den, ziklo horietara sartzeko lehentasun batzuk izanen dira, ebazpen honen 6. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, gainera, beharrezkoa izanen da gaitasun artistikoaren proba gainditzea, salbu 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren Arteak eta Giza Zientziak modalitatea gainditzeagatik sartzen direnen kasuan.
14. Honako hauek egokitzapenak eska ditzakete sartzeko proba egiteko:
–Desgaitasunen bat frogatzen duten pertsonak. Izena emateko eskabidean proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.
–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela frogatzen duten pertsonak, ikastearen nahasmenduak (dislexia, disortografia, diskalkulia), arreta-defizitaren nahasmendua eta hiperaktibitatea, edo hezkuntza premia bereziak izateagatik. Egokitzapenak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz eginen dira. Izena emateko eskabidean proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.
15. Ikastearen nahasmenduak –dislexia, disortografia, diskalkulia–, arreta-defizitaren nahasmendua eta hiperaktibitatea edo hezkuntza premia bereziak izateagatik hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela frogatzen duten pertsonentzat egokitzapenak eskatzeko prozedura honako hau izanen da, bai erdi mailarako bai goi mailarako:
a) 2017-2018 ikasturtean ikaslea zer ikastetxetan dagoen matrikulaturik, hango orientatzaileak “Erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egokitzeari buruzko txostena” bete beharko du, zeina Aniztasunarekiko Arretaren, Orientazioaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak prestatuko baitu, eta nolako egokitzapena behar den adierazi.
b) Orientatzaileak 2018ko apirilaren 27a baino lehen bidaliko du txosten hori Orientazio Bulegora.
–Ikastearen nahasmendua duten ikasleen kasuan (dislexia, disortografia, diskalkulia), txostenarekin batera, aniztasunari erantzuteko hartu diren neurrien zerrenda aurkeztu beharko da.
–Arreta-defizitaren nahasmendua eta hiperaktibitatea duten ikasleen kasuan, txostenarekin batera, osasun mentaleko txosten bat aurkeztu beharko da, diagnostikoa ziurtatzen duena, eta, orobat, aniztasunari erantzuteko hartu diren neurrien zerrenda.
c) Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, orientatzaileak 2018ko apirilaren 27a baino lehen bidali beharko du txosten hori Nafarroako Hezkuntza Bereziko Zentrora. Txostenarekin batera aniztasunari erantzuteko hartutako neurrien zerrenda bidali beharko da.
d) Orientazio Bulegoak sarrera proben epaimahai koordinatzaileari komunikatuko dio ea egokitzapen eskaera onartu den edo ez. Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiari komunikatuko dio egokitzapen eskaera onartu den edo ez, eta, behar denean, behar diren baliabide bereziak zehaztu eta helaraziko ditu.
16. Probaren esparru edo zati batzuk egitetik salbuestea eskatzen ahalko da, ebazpen honen 2. eranskinean ezarritakoari jarraikiz (erdi mailan sartzeko probarako) eta 3. eranskinean ezarritakoari jarraikiz (goi mailan sartzeko probarako).
17. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 99. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hauek dira probetan inskribatzeko tasak (lege hori aldatu egin zen, abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuarekin loturik –haren bidez Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen erregelamendua onetsi zen–, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 20/2011 Foru Legearen bidez):
–Sarrera probetarako inskripzioa: 18 euro.
–1. kategoriako familia ugariko kideak (kategoria orokorra): 9 euro.
–2. kategoriako familia ugariko kideak (kategoria berezia): doan.
18. Probetan inskribatzeko tasa ordaintzeko, dagokion ordainketa-gutuna bete beharko da Interneten, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan, helbide honetan:
Ordainketa-gutuna bete ondoren, eta aipatu fitxan dauden jarraibideekin bat, eskatzaileak ordainketa egiten ahalko du, pagatzeko bi modu hauetako baten bidez:
a) Diru-sarrera banku-erakunde laguntzaile batean.
b) Ordainketa telematikoa banku-txartel baten bidez.
19. Tasaren kuota inskripzioan ezarritako epean ez pagatzea edo osorik ez pagatzea baztertzeko arrazoia izanen da; orobat, bazterturik geldituko da tasa ordaintzetik erabat salbuetsita egoteko edo tasaren hobaria izateko behar diren agirietako bat aurkezten ez bada edo agiri horietan faltsukeriaren bat atzematen bada.
20. Tasa itzultzea, interesdunak eskaturik, bidezko izanen da, bakar-bakarrik, bitan ordaindu bada edo behar baino gehiago ordaindu bada.
21. Tasa itzultzeko eskaeretan, interesdunek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen eredua erabiliko dute.
Tasa itzultzeko eskaera Hezkuntza Departamentuaren erregistroan aurkeztu behar da, sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiari zuzendua. Eskabidearekin batera, bertan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da nahitaez.
2. ERANSKINA
Erdi mailako zikloetan sartzeko proba
Izena emateko baldintzak.
1. Erdi mailako zikloetako sarrera proban inskribatzeko, beharrezkoa da gutxienez hamazazpi urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.
2. Oinarrizko Lanbide Heziketako titulu bat dutenek edo HLKP bateko nahitaezko moduluak gainditu dituztenek, erdi mailako ziklo hauetako bat egin nahi izanez gero, erdi mailan sartzeko probarako izena eman beharko dute:
a) Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzak.
b) Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzak.
Aurreko kasuetan, ikasleak zein sarrera proba gainditzen duen, talde horretan sartuko da.
3. Eskuarki, erdi mailako zikloetan sartzeko probarako izena emateko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla. Izena emateko unean Lanbide Lantegi bat egiten ari diren ikasleek frogatu beharko dute, ekainean, lantegi hori gainditu dutela, proba gainditu izanaren ziurtagiria egin dakien eskubidea izanen badute, eranskin honen 16. oinarrian ezarrita dagoen bezala.
Lanbide Lantegia gainditzen duen pertsonaren batek sarrera probako ariketak egin baditu, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den kalifikazioa Lanbide Lantegiaren batez besteko nota izanen da.
4. Hezkuntza Departamentuak, bere eskumenen esparruan, eskura dituen datuak egiaztatu ondoren, izena emateko baldintzak betetzen ez dituzten izangaiak proba egitetik baztertzen ahalko ditu, edo haien probaren emaitzak baliogabetzen, edonoiz.
Izena ematea.
5. Erdi mailako heziketa zikloetako sarrera proban izena emateko epea 2018ko martxoaren 19tik 27ra bitarte izanen da, biak barne.
6. Inskripzioa honela egiten ahalko da:
–Aurrez aurre: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan. Ikastetxe horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan zehazten dira, helbide honetan:
http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas
–Telematika bidez, on line, aurreko atalean aipatutako tramiteen fitxaren bidez, hots, “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” izeneko fitxatik abiatuta. Horretarako, ziurtagiri digital balioduna eduki beharko da.
7. Izangai bakoitzak izena emateko eskabide bakar bat bete beharko du, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxako ereduen araberakoa.
8. Izen emateak jasotzen dituzten ikastetxeek eskatzaileari eskabidearen fotokopia emanen diote, hori noiz sartu den adierazita eta zigilua jarrita.
Dokumentazioa.
9. Izangaiek dokumentazio hau erantsi beharko diote izena emateko eskabideari:
a) Nahitaezko dokumentazioa:
–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.
–Sarrera probetan izena emateko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.
–Familia ugariaren titulua izanez gero, horren fotokopia.
b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:
–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia.
c) Salbuespenetarako dokumentazioa:
–Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparruren bat egitetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 15. oinarrian zehaztutako frogagiriak erantsiko dira.
10. Inskripzioak jasotzen dituzten ikastetxeek proben epaimahai koordinatzaileari bidaliko dizkiote, 2018ko apirilaren 27a baino lehen, probak egokitzeko eskaerak desgaitasuna dutenentzat, behar diren egiaztagiriekin batera.
Onartutako izangaien zerrendak.
11. Onartuen behin-behineko zerrendak 2018ko maiatzaren 8an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.
Zerrenda horietan, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloen araberako esparruen kalifikazioak, eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.
Erreklamazioak 2018ko maiatzaren 9tik 11ra bitarte eginen dira, biak barne, toki hauetan:
–Inskripzioa egin den ikastetxean, baldin eta, eranskin honen 17. oinarriaren arabera, onarpenak eta salbuespenak egitea ikastetxeko idazkaritzaren eskumena bada. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.
–Hezkuntza Departamentuko erregistroan (San Domingo kalea, 8), sarrera probak koordinatzeko epaimahaiko buruari zuzenduak, egokitzapenetarako eta salbuespenetarako eta aurreko deialdietan gainditutako arloen araberako esparruen kalifikazioetarako. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.
12. Behin erreklamazioak ebatzirik, onartuen behin betiko zerrendak 2018ko maiatzaren 17an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.
Zerrenda horietan honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloen araberako esparruen kalifikazioak, izangaiak epaimahaien arabera nola banatu diren, eta ariketak egiteko behar den materiala.
Halaber, zerrenda bat argitaratuko da non azalduko baitira izangaiei dagozkien proben egokitzapenak.
Probaren egitura eta edukia.
13. Erdi mailako zikloetako sarrera proba komuna izanen da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunen inguruan, ikasleek dagozkion ikasketak probetxuz egiteko behar diren ezagutzak eta trebetasunak dituztela egiaztatzeko.
Proba esparru eta ariketa hauek egituratzen dute:
ESPARRUA | GAITASUNA | ARIKETAK |
Komunikazioa | Hizkuntza komunikazioa | Gaztelaniako edo Euskarako ariketa bat |
Gizarte arloa | Gaitasun sozial eta zibikoa | Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa bat |
Zientzia eta Teknologia | Matematika eta Zientziako eta Teknologiako Oinarrizko Gaitasunak | Matematikako ariketa bat |
10 galderako ariketa bat: 5 galdera Natur Zientziei buruz eta 5 galdera Teknologiari buruz |
Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren edukiak, ezaugarriak eta ebaluazio irizpideak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 22/2013 Ebazpenaren 11. eranskinean ezarrita daude, esparru zientifiko-teknologikoko ariketetakoak izan ezik, aurreko taulan adierazi bezalakoak izanen baitira: 5 galdera Natur Zientziei buruz eta 5 galdera Teknologiari buruz.
14. Gaztelaniako ariketa eta Euskarako ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza.
Salbuespenak.
15. Erdi mailako zikloetan sartzeko probako esparruren batetik salbuetsia izatea nahi duten izangaiek berariaz eskatu beharko dute, izena emateko eskabidean azalduz. Era berean, esparru bakoitzean, taula honetako betebeharren bat betetzen dutela egiaztatu beharko dute, eta, horretarako, izena emateko eskabidearekin batera, taula honetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu:
ESPARRUETATIK SALBUESTEA | FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK |
Komunikazioaren esparrutik salbuestea | Gainditua izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako komunikazioaren esparruko 4. modulua | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia |
Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa edo komunikazio esparrua 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean | Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu | |
Gaindituak izatea Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak | Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak frogatzen dituen ziurtagiriaren fotokopia | |
Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko derrigorrezko moduluak edo gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko) | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | |
Lanbide Lantegi bat gainditua izatea | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | |
Gizarte esparrutik salbuestea | Gainditua izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako gizarte esparruko 4. modulua | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia |
Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa edo gizarte esparrua 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean | Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu | |
Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko derrigorrezko moduluak edo gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko) | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | |
Lanbide Lantegi bat gainditua izatea | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | |
Esparru zientifiko-teknologikotik salbuestea | Lanbide Hastapeneko Programaren bat gainditua izatea, Lanbide Lantegia edo Lanbide Hastapena modalitatean | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia |
Gaindituak izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | |
Gainditua izatea matematika arloa edo arlo zientifiko-teknologikoa edo esparru zientifiko-teknologikoa 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean | Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu | |
Gutxienez urtebeteko lan esperientzia (lanaldi osokoa) frogatzea | Besteren konturako langileak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena). Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jaso behar ditu. | |
Langile autonomoak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), autonomoen araubide berezian afiliatuta egondako aldiak jasota | ||
Gutxienez 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria baduela frogatzea. | Lan administrazioak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia | |
Gaindituak izatea Matematikako 2. mailako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak | Matematikako 2. mailako gako-gaitasunak frogatzen dituen ziurtagiriaren fotokopia | |
Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko derrigorrezko moduluak edo gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko) | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | |
Lanbide Lantegi bat gainditua izatea | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia |
Oinarri honetan jasotzen ez diren salbuespenak sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiak ebatziko ditu.
16. Baldin eta gainditu badira Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko derrigorrezko moduluak edo gainditu bada 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetan Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat DBHko graduatu titulua lortu gabe, edo gainditu bada Nafarroan 2015-2016, 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetan Lanbide Lantegi bat, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagiria lortzen ahal da, sarrera proban izena emanda.
Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko derrigorrezko moduluak ikasturte horien aurreko ikasturteetan gainditu dituzten ikasleen kasuan:
–Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko derrigorrezko moduluak gainditu badituzte, ez dute sarrera proba egin beharrik izanen, baina izena eman beharko dute, gainditu izanaren ziurtagiria lortzearren. Ziurtagiri horretan jasoko den nota Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programan lortutako batez bestekoa izanen da.
–Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko derrigorrezko moduluak gainditu ez badituzte, sarrera proba egin beharko dute.
DBHko graduatu titulua lortu gabe Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat edo Lanbide Lantegi bat 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan egin duten ikasleen kasuan:
–Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditu badute DBHko graduatu titulua lortu gabe edo Lanbide Lantegia gainditu baldin badute, ez dute sarrera proba egin beharrik izanen, baina izena eman beharko dute, gainditu izanaren ziurtagiria lortzearren. Ziurtagiri horretan jasoko den nota Oinarriko Lanbide Heziketako zikloan edo Lanbide Lantegian lortutako batez bestekoa izanen da.
–Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa edo Lanbide Lantegia gainditu ez badute, sarrera proba egin beharko dute.
2017-2018 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo baten bigarren maila edo Lanbide Lantegi bat egiten ari diren ikasleek proba egiteko izena eman beharko dute. Sarrera probako ariketak egin baldin badituzte:
–Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditu badute DBHko graduatu titulua lortu gabe edo Lanbide Lantegia gainditu baldin badute, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloan edo Lanbide Lantegian lortutako batez besteko azken nota, kasuan kasukoa.
–Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa edo Lanbide Lantegia gainditu ez bada, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da probako ariketetan lortzen dena.
17. Salbuesteko eskaeren gaineko ebazpena ematea honako hauei dagokie:
Proben koordinazio epaimahaia. | 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean probaren arloren bat Nafarroan gainditua izateagatik esparruren batetik salbuesteko eskaerak. |
Izena emateko eskabidea non aurkeztu duten, ikastetxe horretako idazkaritzak. | Eranskin honen 15. oinarrian aipatutako salbuespenak egiteko eskaerak. |
Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, EDUCA aplikazioan, “SALBUETSIA” hitza adieraziko da. Bestela, ukatzearen arrazoia adieraziko da.
Probaren kalifikazioa eta balorazioa.
18. Hiru esparruetako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da.
–Komunikazioaren esparruko nota izanen da Hizkuntzako ariketan lortutakoa.
–Gizarte esparruaren nota izanen da Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketan lortutakoa.
–Esparru zientifiko-teknologikoaren nota izanen da Matematikako ariketaren eta Natur Zientzietako eta Teknologiako ariketaren batez besteko aritmetikoa.
Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin zehaztuta. Hiru esparruen batez besteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.
Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era bitarte adieraziko da, bi dezimalekin. Hiru esparruen batez besteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.
Probaren esparruren batetik salbuetsi bada, azken kalifikazioa ateratzeko, salbuetsita ez dauden esparruen kalifikazioak baizik ez dira aintzat hartuko, salbu Nafarroan egindako aurreko deialdiren batean arlo bat gainditua izateagatik egin bada salbuespena, kasu horretan dagokion arloaren kalifikazioa aintzat hartuko baita probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.
Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.
Proba egiteko egutegia.
19. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba 2018ko maiatzaren 29an eginen da, “Virgen del Camino” IBPan, Imarkoain kalea, 1, Iruña.
20. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.
Informazio hori 2018ko maiatzaren 18an argitaratuko da, izangaien gelaz gelako banaketarekin batera, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.
21. Izangaiak egin beharreko esparruetako ariketetara soilik joanen dira, jarraian zehazten denaren arabera:
a) Komunikazioaren esparrua (Hizkuntzako ariketa) eta gizarte esparrua (Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa): 2018ko maiatzaren 29an, 15:30ean, deia eta dokumentazioa egiaztatzea.
b) Esparru zientifiko-teknologikoa (Matematikako ariketa eta Natur Zientzietako eta Teknologiako ariketa): 2018ko maiatzaren 29an, 18:00etan, deia eta dokumentazioa egiaztatzea.
Erdi mailako zikloan sartzeko probaren ariketak honela eginen dira:
EGUNA | ESPARRUA | ARIKETA | IRAUPENA |
Maiatzaren 29a | Komunikazioa | Hizkuntza | Ordu 1 |
Gizarte arloa | Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia | Ordu 1 | |
Zientzia eta Teknologia | Matematika | 2 ordu (ordu bat ariketa bakoitzerako) | |
Natur Zientziak eta Teknologia |
22. Salbuetsita egon gabe ariketaren bat egitera aurkezten ez direnak “ez aurkeztutzat” joko dira ariketa horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.
Proben emaitzak eta erreklamazioak.
23. Emaitzak Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan argitaratuko dira, ondoren azaltzen diren egunetan:
Behin-behineko emaitzak | 2018ko ekainaren 8a |
Erreklamazioak | 2018ko ekainaren 11tik 13ra, biak barne |
Behin betiko emaitzak | 2018ko ekainaren 25a |
24. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (San Domingo kalea, 8), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagokion epaimahaia bilduko da haiek aztertu eta ebazteko.
25. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat joko da ebaluazio epaimahaiek eta proben koordinazio epaimahaiak ebazpenen eta horien ondoriozko egintzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura.
Egiaztagiriak.
26. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat jasotzeko. Gai edo Ez-gai den adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan emana, bi dezimal eta guzti.
27. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten ikastetxean eskuratzen ahalko dituzte erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak. Izen-ematea modu telematikoan egin duten izangaiek Hezkuntza Departamentuan (Lanbide Heziketaren Zerbitzuan) eskuratzen ahalko ditu ziurtagiri hori. Bi kasuetan, 2018ko ekainaren 28tik aurrera egonen dira eskuragarri ziurtagiriak.
28. Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparru bat edo gehiago gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri partzial bat egin dakion. Bertan adieraziko da zein esparru gainditu dituen eta lortutako kalifikazioa, 5etik 10era, bi dezimal eta guzti.
Gainditutako esparruak gainditutzat hartuko dira Nafarroako Foru Komunitateko hurrengo deialdietan, baldin eta Lanbide Heziketan sartzeko araudi orokorrak hala egiten uzten badu.
29. Probaren zein esparru gainditu diren egiaztatzen duten agiriak 2018ko urriaren 23tik aurrera eskuratuko dira Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (San Domingo kalea, 8, Iruña).
3. ERANSKINA
Goi mailako zikloetan sartzeko proba
Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba
Izena emateko baldintzak.
1. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko, baldintza hauek bete beharko dira:
–Gutxienez 19 urte izatea edo proba egiten den urtean adin hori betetzea.
2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko, baldintza hauek bete beharko dira:
–Gutxienez 19 urte izatea edo proba egiten den urtean adin hori betetzea, edo
–18 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea eta goi mailako zein ziklotan sartu nahi den, harekin lotutako teknikari titulu bat izatea.
3. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko, baldintza hauek bete beharko dira:
–19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, eta kirol teknikari titulua izatea, behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa, edo
–18 urte izatea edo proba egiteko urtean betetzea, eta, horretaz gain, kirol teknikari titulua izatea (behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa) eta gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko teknikari titulu bat izatea.
4. Eskuarki, goi mailako zikloetan sartzeko probarako izena emateko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.
5. Lanbide Heziketako teknikari titulua dutenek edo 2017-2018 ikasturtean lortzeko moduan daudenek izena eman beharko dute goi mailako zikloetan sartzeko proban, baldin eta Arte Plastikoetako edo Diseinuko lanbide irakaskuntzetako edo araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo bat egin nahi badute; izan ere, Lankide Heziketako teknikari tituluak ez du frogatzen irakaskuntza horietan sartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla, eta, hortaz, beharrezkoa da goi mailako zikloetan sartzeko proba egitea.
6. Arte Plastikoetako edo Diseinuko teknikari titulua edo kirol teknikari titulua dutenek, edo 2017-2018 ikasturtean lortzeko moduan daudenek, izena eman beharko dute goi mailako zikloetan sartzeko proban, baldin eta Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako edo Diseinuko edo araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo bat egin nahi badute; izan ere, Arte Plastikoetako edo Diseinuko teknikari tituluak eta kirol teknikari tituluak ez dute frogatzen irakaskuntza horietan sartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla, eta, hortaz, beharrezkoa da goi mailako zikloetan sartzeko proba egitea.
7. BBBko 3. ikasmaila egin eta Batxilergoko titulu bat dutenek edo Batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria dutenek izena eman beharko dute goi mailako zikloetan sartzeko proban, baldin eta Arte Plastikoetako edo Diseinuko lanbide irakaskuntzetako edo araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo bat egin nahi badute; izan ere, Batxilergoko tituluak eta aipatutako ziurtagiriak ez dute frogatzen irakaskuntza horietan sartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla, eta, hortaz, beharrezkoa da goi mailako zikloetan sartzeko proba egitea.
8. Proba egiten den urtean 18 urte betetzen dituzten ikasleen kasuan, baldin eta 2017-2018 ikasturtean erdi mailako ziklo bateko bigarren kurtsoa egiten ari badira eta proban izena ematen badute, sarrera probak koordinatzeko epaimahaiak behar diren egiaztapen-lanak eginen ditu jakiteko ea ikasle horiek teknikari titulua lortzeko moduan dauden, izan ere, horrekin proban izena emateko baldintza beteko lukete. Egiaztapen-lan horiek probako emaitzen behin betiko zerrenda argitaratu aurretik eginen dira. Horretarako, ikastetxeek erdi mailako heziketa zikloaren azken kalifikazioak 2018ko ekainaren 22ko 14:00ak baino lehen jarri beharko dituzte EDUCAn.
Ikasle horiek erdi mailako heziketa zikloa gainditua ez badute, probako behin betiko emaitzen zerrendan “proba baliogabea” agertuko da dagokion tokian.
9. Hezkuntza Departamentuak, bere eskumenen esparruan, eskura dituen datuak egiaztatu ondoren, izena emateko baldintzak betetzen ez dituzten izangaiak proba egitetik baztertzen ahalko ditu, edo haien probaren emaitzak baliogabetzen, edonoiz.
Izena ematea.
10. Goi mailako zikloetako sarrera proban izena emateko epea 2018ko martxoaren 19tik 27ra bitarte izanen da, biak barne.
11. Goi mailako zikloetako sarrera proban izena emateko, bide hauek daude:
–Aurrez aurre: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan. Ikastetxe horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan zehazten dira, helbide honetan:
http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas
–Telematika bidez, on line, aurreko atalean aipatutako tramiteen fitxaren bidez, hots, “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” izeneko fitxatik abiatuta. Horretarako, ziurtagiri digital balioduna eduki beharko da.
12. Izangai bakoitzak izena emateko eskabide bakar bat bete beharko du, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxako ereduen araberakoa.
13. Izen emateak jasotzen dituzten ikastetxeek eskatzaileari eskabidearen fotokopia emanen diote, hori noiz sartu den adierazita eta zigilua jarrita.
Dokumentazioa.
14. Goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko eskabidearekin batera, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Nahitaezko dokumentazioa:
–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.
–Sarrera probetan izena emateko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.
–Hala badagokio, 18 urteko izangaiak: teknikari tituluaren fotokopia edo erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoa ikasten ari dela frogatzeko ziurtagiria, matrikulatua dagoen ikastetxeak egina. 18 urteko ikasleek, Nafarroako ikastetxeren batean matrikulatuak badaude, ez dute dokumentazio hori aurkeztu beharrik izanen.
–Familia ugariaren titulua izanez gero, horren fotokopia.
b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:
–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia.
c) Salbuespenetarako dokumentazioa:
–Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatiren bat egitetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 23. oinarrian zehaztutako frogagirien fotokopiak erantsiko dira.
15. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko eskabidearekin batera, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Nahitaezko dokumentazioa:
–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.
–Kirol teknikari tituluaren fotokopia, dagokion kirol modalitate edo espezialitatekoa.
–Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloko ikasketa ziurtagiriaren fotokopia, zikloko batez besteko azken nota jasotzen duena.
–Sarrera probetan izena emateko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.
–18 urteko izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko teknikari tituluaren fotokopia edo lanbide arlo horretako erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoa ikasten ari dela frogatzeko ziurtagiria, matrikulatua dagoen ikastetxeak egina. 18 urteko ikasleek, Nafarroako ikastetxeren batean matrikulatuak badaude, ez dute dokumentazio hori aurkeztu beharrik izanen.
–Familia ugariaren titulua izanez gero, horren fotokopia.
b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:
–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia.
c) Salbuespenetarako dokumentazioa:
–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko probatik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 24. oinarrian zehaztutako frogagirien fotokopiak erantsiko dira.
16. Izena emateko eskabideak biltzen dituzten ikastetxeek honako agiri hauek bidaliko dizkiote proben koordinazio epaimahaiari 2018ko apirilaren 27a baino lehen:
–Desgaitasuna dela-eta proban egin nahi diren egokitzapenen eskaerak, eta bakoitzari dagokion egiaztagiria.
–Probaren berariazko zatia egitetik salbuesteko eskaerak, gutxienez bi urteko lan esperientzia duelako (lanaldi osoan), eta horri dagozkion egiaztagiriak.
Onartutako izangaien zerrendak.
17. Onartuen behin-behineko zerrendak 2018ko maiatzaren 8an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan. Zerrenda horietan, orobat, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, dagozkion proba zatien kalifikazioak eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.
Erreklamazioak 2018ko maiatzaren 9tik 11ra bitarte eginen dira, biak barne, toki hauetan:
–Inskripzioa egin den ikastetxean, baldin eta, eranskin honen 26. oinarriaren arabera, onarpenak eta salbuespenak egitea ikastetxeko idazkaritzaren eskumena bada. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.
–Hezkuntza Departamentuko erregistroan (San Domingo kalea, 8, Iruña), sarrera probak koordinatzeko epaimahaiko buruari zuzenduak, egokitzapenen, hobariaren, salbuespenen eta dagokion proba zatiaren kalifikazioen eta lan esperientziaren ondoriozko salbuespenen kasuan. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.
18. Behin erreklamazioak ebatzirik, onartuen behin betiko zerrendak 2018ko maiatzaren 17an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.
Zerrenda horietan honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, dagokion proba zatiaren kalifikazioak, izangaiak epaimahaien arabera nola banatu diren, eta ariketak egiteko behar den materiala. Halaber, zerrenda bat argitaratuko da non azalduko baitira izangaiei dagozkien proben egokitzapenak.
Proben egitura eta edukia.
19. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren bidez frogatuko da, alde batetik, izangaiak Batxilergoaren helburuei dagokienez duen heldutasuna, eta, bestetik, kasuan kasuko lanbide arloan dituen gaitasunak.
Probak bi zati izanen ditu:
a) Zati komuna: izangaiek goi mailako zikloak gainditzeko duten heldutasuna eta egokitasuna baloratzen du. Gai hauetako edukiak izanen ditu: Gaztelania edo Euskara, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) eta Matematika.
b) Berariazko zatia: kasuan kasuko lanbide arloari dagozkion oinarrizko gaitasunak baloratzen ditu, eta egin nahi diren goi mailako zikloak egiteko behar diren berariazko ezagutzei buruzkoa izanen da.
20. Goi mailan sartzeko probak, modalitate bakoitzean, zati, irakasgai eta ariketa hauek ditu:
Zientziak eta Ingeniaritza modalitatea.
PROBAREN ZATIAK | IKASGAIAK | ||
Zati komuna | Ezagutza instrumentalak | Gaztelania edo Euskara | Ariketa bat |
Espainiako Historia | Ariketa bat | ||
Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa | Ariketa bat | ||
Matematika | Ariketa bat | ||
Zati berariazkoa (*) | Lanbide arloaren ezagutzak | Fisika eta Kimika | Ariketa bat |
Marrazketa Teknikoa | Ariketa bat | ||
Teknologia Industriala | Ariketa bat | ||
Gizarte Zientziak modalitatea.
PROBAREN ZATIAK | IKASGAIAK | ||
Zati komuna | Ezagutza instrumentalak | Gaztelania edo Euskara | Ariketa bat |
Espainiako Historia | Ariketa bat | ||
Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa | Ariketa bat | ||
Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika | Ariketa bat | ||
Zati berariazkoa (*) | Lanbide arloaren ezagutzak | Enpresaren Ekonomia | Ariketa bat |
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak | Ariketa bat | ||
Geografia | Ariketa bat | ||
Osasun Zientziak modalitatea.
PROBAREN ZATIAK | IKASGAIAK | ||
Zati komuna | Ezagutza instrumentalak | Gaztelania edo Euskara | Ariketa bat |
Espainiako Historia | Ariketa bat | ||
Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa | Ariketa bat | ||
Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika | Ariketa bat | ||
Zati berariazkoa (*) | Lanbide arloaren ezagutzak | Biologia | Ariketa bat |
Kimika eta Fisika | Ariketa bat | ||
Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak | Ariketa bat | ||
Arteak modalitatea.
PROBAREN ZATIAK | IKASGAIAK | ||
Zati komuna | Ezagutza instrumentalak | Gaztelania edo Euskara | Ariketa bat |
Artearen Historia | Ariketa bat | ||
Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa | Ariketa bat | ||
Zati berariazkoa (*) | Lanbide arloaren ezagutzak | Marrazketa Artistikoa | Ariketa bat |
Bolumena | Ariketa bat | ||
Marrazketa Teknikoa | Ariketa bat | ||
(*) Probaren berariazko zatia egin behar dutenek modalitate bakoitzarekin lotutako hiru irakasgaietatik biri dagozkien ariketak hautatuko dituzte, eta inskripzioko eskabidean adieraziko dute. | |||
Bi zatiotako antolaketa, edukiak, egitura eta curriculum-erreferentziak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 22/2013 Ebazpenaren 12. eta 13. eranskinetan jaso dira.
21. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko, goi mailako zikloetan sartzeko edozein modalitatetako probaren zati komuna egin beharko da.
22. Edozein modalitatetan goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gaindituz gero, ikaslea goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba egitetik salbuetsita egonen da.
23. Gaztelaniako ariketa eta Euskarako ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza. Atzerriko Hizkuntzaren ariketa kasuan kasuko atzerriko hizkuntzan erantzun beharko da.
Salbuespenak.
24. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren zatiren bat egitetik salbuetsia izatea nahi duten izangaiek berariaz adierazi beharko dute izena emateko eskabidean.
Zati bakoitzean, taula honetako betebeharren bat betetzen dutela egiaztatu beharko dute, eta, horretarako, izena emateko eskabidearekin batera, taula honetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu:
SALBUESTEN DEN ZATIA | FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK |
Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea: –Zientziak eta Ingeniaritza –Osasun Zientziak –Gizarte Zientziak | Aipatutako hiru proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean. | Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu. |
Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea: –Arteak | Arteen modalitateko zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean. | Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu. |
Nafarroan goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gainditurik izatea. | Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu. |
SALBUESTEN DEN ZATIA | FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK |
Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea: –Zientziak eta Ingeniaritza –Osasun Zientziak –Gizarte Zientziak –Arteak | Kasuan kasuko modalitateko berariazko zatia gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean. | Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu. |
Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea: –Osasun Zientziak –Gizarte Zientziak Gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko goi mailako ziklo bat egin behar duten goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat. | Goi mailako eta errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. | Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia. |
Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea: –Osasun Zientziak –Gizarte Zientziak | –Kirol teknikari titulu bat izatea. | Kirol teknikari tituluaren fotokopia. |
Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea: –Arteak | Lanbide Heziketako lanbide arlo hauetako batean Lanbide Heziketako teknikari titulua izatea, edo 2018an titulua lortzeko egoeran egotea: –Ostalaritza eta Turismoa –Irudia eta Soinua –Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza –Beira eta Zeramika –Arte grafikoak Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua izatea, edo 2018an titulua lortzeko egoeran egotea. | Teknikari tituluaren edo, hala badagokio, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari tituluaren fotokopia Nafarroan 2. mailan dauden ikasleen kasuan, ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu. |
Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea | Proba modalitatearekin loturiko teknikari laguntzailearen titulu bat izatea. Horretarako, pertsona horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan lanbide arlo bakoitzerako zehazten den proba modalitatean izena eman beharko dute | Teknikari laguntzaileen tituluaren fotokopia. |
2. mailako edo goragoko profesionaltasun ziurtagiria izatea, 5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa. | Lan administrazioak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazita. |
SALBUESTEN DEN ZATIA | FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK |
Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea | 5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia frogatzea, lanaldi osoan. | Besteren konturako langileak: –Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena, eta –Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan. |
Langile autonomoak: –Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta –Ekonomia-jardueren gaineko zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria. |
25. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloan sartzeko proba egitetik salbuetsia izatea eskatzeko, betebehar hau betetzen dela frogatu beharko da:
PROBA EGITETIK SALBUESTEA | FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK |
Proba egitetik salbuestea | Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean. | Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu. |
26. Salbuesteko eskaeren gaineko ebazpena ematea honako hauei dagokie:
Proben koordinazio epaimahaia | 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean probaren zatiren bat Nafarroan gainditua izateagatik egiten diren salbuesteko eskaerak. |
Lan esperientzia izateagatik egiten diren salbuesteko eskaerak | |
Arte Plastikoetako eta Diseinuko, Arte Grafikoetako, Irudia eta Soinuko, Ostalaritza eta Turismoko heziketa ziklo batean 2017-2018 ikasturtean 2. mailan dauden eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena ematen duten izangaiei ofizioz aplikatzen zaizkien salbuespen baldintzatuak | |
Izena emateko eskabidea non aurkeztu duten, ikastetxe horretako idazkaritzak | Eranskin honen 23. oinarrian aipatutako salbuespenak egiteko eskaerak |
Oinarri honetan jasotzen ez diren salbuespenak sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiak ebatziko ditu.
Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, EDUCA aplikazioan, “salbuetsia” hitza adieraziko da. Bestela, ukatzearen arrazoia adieraziko da.
Teknikari titulua izanik edo 2017-2018 ikasturtean lortzeko moduan egonik Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan izena eman nahi dutenak.
27. Lanbide Heziketako teknikari titulu bat izanik edo 2017-2018 ikasturtean lortzeko moduan egonik Lanbide Heziketako goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleek ez dute izena eman behar goi mailako zikloetan sartzeko proban, horietan sartzeko baldintza bat betetzen baitute.
28. Arte Plastikoetako eta Diseinuko titulu bat edo kirol teknikari titulu bat izanik edo 2017-2018 ikasturtean lortzeko moduan egonik Lanbide Heziketako goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleek goi mailako zikloetan sartzeko proban izena eman beharko dute, edozein modalitatetan.
Teknikari titulua izanik edo 2017-2018 ikasturtean lortzeko moduan egonik Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleak.
29. Lanbide Heziketako teknikari titulu bat, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulu bat edo kirol teknikari titulu bat izanik edo 2017-2018 ikasturtean horiek lortzeko moduan egonik Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleek goi mailako zikloetan sartzeko proban izena eman beharko dute.
Arteak modalitatea ez den beste sarrera proba batean izena eman duten ikasleek gaitasun artistikoaren proba ere gainditu beharko dute, zeinak berariazko deialdi bat izanen baitu; ez dute gaitasun artistikoaren proba egin beharrik izanen Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua duten ikasleek.
18 urteko ikasleen kasuan, koordinazio epaimahaiak egiaztatuko du zikloa gainditu duten. Ikasleak ziklo hori gainditu ez badu, probako emaitzen behin betiko zerrendan “baliorik gabeko proba” agertuko da.
Teknikari titulua izanik edo 2017-2018 ikasturtean lortzeko moduan egonik araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleak.
30. Lanbide Heziketako teknikari titulua, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo kirol teknikari titulu bat izanik edo titulua 2017-2018 ikasturtean lortzeko moduan egonik Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleek izena eman beharko dute araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban.
Ikasle horiek, Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetara sartzean, frogatu behar dute, halaber, betetzen dituztela indarreko araudiak eskatzen dituen gainerako kirol baldintzak eta eskakizunak.
18 urteko ikasleen kasuan, koordinazio epaimahaiak egiaztatuko du zikloa gainditu duten. Ikasleak ziklo hori gainditu ez badu, probako emaitzen behin betiko zerrendan “baliorik gabeko proba” agertuko da.
Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroko ikasleak.
31. Sarrera ikastaroan lortutako batez besteko notak hobari bat emanen du, goi mailako zikloetan sartzeko proban lortutako kalifikazioari gehituko zaiona.
Honela kalkulatuko da hobaria: sarrera ikastaroan lortutako batez besteko kalifikazioa bider 0,15.
32. Sarrera ikastaroko irakasgai guztiak gainditzeak bide emanen du goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna egitetik salbuesteko. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko probaren kasuan (zikloetan sartzeko probaren zati komunak osatzen baitu), bide emanen du proba egitetik salbuesteko.
Goi mailako zikloetara sartzeko probako zati komunaren kalifikazioa hauxe izanen da: sarrera ikastaroan Gaztelaniazko eta/edo Euskarazko Komunikazioa (kasuan kasukoa), Atzerriko Hizkuntzako Komunikazioa eta Matematika Aplikatua irakasgaietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa. Sarrera ikastaroa 2017-2018 ikasturtean egiten ari diren ikasleen kasuan, aipatu kalifikazioa kalkulatzeko ez da kontuan hartuko zati horretako ariketetan lortutako kalifikazioa, ariketak egitea erabakitzen badute.
Sarrera ikastaroko ikasgai guztiak gainditu ez dituzten ikasleek goi mailako zikloetara sartzeko probaren zati komunari dagozkion ariketak egin beharko dituzte.
33. Sarrera ikastaroko ikasgai guztiak gainditu dituztenek nahiz gainditu ez dituztenek, zer probetan eman duten izena, proba horren berariazko zatiaren ariketak egin beharko dituzte, eranskin honen 23. oinarrian aurreikusitako salbuespen egoeretan izan ezik.
34. Koordinazio epaimahaiak dagozkion neurriak hartuko ditu goi mailako zikloetara sartzeko ikastaroko ikasleei edo goi mailako zikloetara sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroko ikasleei dagokienez gerta litezkeen gorabeheren gainean.
Erdi mailako zikloa gainditu izanaren egiaztapena. 2018. urtean 18 urte betetzen dituzten ikasleak.
35. 2018. urtean 18 urte betetzen dituzten ikasleek erdi mailako zikloa gainditu duten egiaztatzeko, honela jokatuko da:
–Erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren kurtsoa Nafarroatik kanpoko beste autonomia erkidego batean ikasten ari diren ikasleek heziketa ziklo hori gainditu dutela dioen ikasketa ziurtagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute 2018ko ekainaren 22ko 14:00ak baino lehen.
–Erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren kurtsoa Nafarroan ikasten ari diren ikasleek ez dute inolako agiririk aurkeztu beharrik. Koordinazio epaimahaiak behar bezala egiaztatuko du ikasleak gainditu duen matrikulaturik dagoen erdi mailako heziketa zikloa. Horretarako, ikastetxeek 2018ko ekainaren 22ko 14:00ak baino lehen EDUCAn jarri beharko dituzte erdi mailako heziketa zikloaren azken kalifikazioak.
Ikasle horiek erdi mailako heziketa zikloa gainditzen ez badute, probako emaitzen behin betiko zerrendan “baliorik gabeko proba” agertuko da.
Proben kalifikazioa eta balorazioa.
36. Probaren bi zatietako bakoitza 0tik 10era bitarte kalifikatuko da.
–Zati komuna: irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da. Hautatzen den proba modalitatean egin beharreko ariketetan lortutako noten batez bestekoa izanen da zati horren azken nota.
–Berariazko zatia: irakasgai bakoitzeko azterketa 0tik 10era kalifikatuko da, eta bi ariketetan lortutako noten batez besteko aritmetikoa izanen da zati honen azken nota.
37. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin zehaztuta. Bi zatien batezbesteko aritmetikoa eginez aterako da azken kalifikazioa, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.
38. Sarrera ikastaroa egin duten eta goi mailako zikloetara sartzeko proban izena eman duten ikasleen kasuan, honela kalkulatuko da probaren azken kalifikazioa: probaren bi zatien batez besteko aritmetikoa gehi dagokion hobaria, sarrera ikastaroan lortutako kalifikazioa bider 0,15 eginda lortzen dena. Sartzeko probaren azken kalifikazioa ezin da 10 puntutik gorakoa izan, inola ere ez.
39. Izangaia probaren zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago, salbuetsi gabeko zatiko kalifikazioa bakarrik hartuko da aintzat azken kalifikazioa kalkulatzeko. Izangaia zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago Nafarroan aurretik egindako deialdietan gainditu zuelako, zati horren kalifikazioa aintzat hartuko da probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.
40. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era bitarte adieraziko da, bi dezimalekin zehaztuta. Sarrera probako kalifikazioaren eta kirol teknikariaren irakaskuntzetako azken kalifikazioaren arteko batezbesteko aritmetikoa eginen da, baldin biak laukoak badira edo handiagoak. Batez bestekoa bost puntukoa edo altuagoa izanez gero, azken kalifikazioa positiboa izanen da.
Probak egiteko egutegia.
41. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatiak egun hauetan eginen dira:
–Zati komuna: 2018ko maiatzaren 30ean.
–Berariazko zatia: 2018ko maiatzaren 31n.
Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba 2018ko maiatzaren 30ean eginen da.
Proba ikastetxe hauetan eginen da:
–Virgen del Camino IBP, Iruña: goi mailako zikloetan sartzeko proba (Zientziak eta Ingeniaritza, Gizarte Zientziak eta Osasun Zientziak modalitateak) eta Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba.
–Iruñeko Arte Eskola: goi mailako zikloetan sartzeko proba (Arteak modalitatea).
42. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.
43. Izangaiak egin beharreko zatiko edo zatietako ariketetara baizik ez dira joanen, jarraian zehazten den moduan:
a) Zati komuna eta Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba: 2018ko maiatzaren 30ean, 15:30ean: izangaiei deitzea eta agiriak egiaztatzea zati komuneko ariketak egiteko.
b) Zati berariazkoa: 2018ko maiatzaren 31n, 15:30ean: izangaiei deitzea eta agiriak egiaztatzea berariazko zatiko ariketak egiteko.
Goi mailako zikloan sartzeko probaren ariketak honela eginen dira:
EGUNA | ZATIA/PROBA | IKASGAIAK | ARIKETEN IRAUPENA |
Maiatzaren 30a | Zati komuna Goi mailako Kirol Irakaskuntzetan sartzeko proba | Gaztelania edo Euskara | 4 ordu (ordu bat ariketa bakoitzerako) |
Espainiako Historia edo Artearen Historia | |||
Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) | |||
Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika | |||
Maiatzaren 31 | Berariazko zatia, modalitate hauetan: –Zientziak eta Ingeniaritza –Gizarte Zientziak –Osasun Zientziak | Modalitate bakoitzean: hiru irakasgaietatik bi | 2 ordu eta 30 minutu bi ariketetarako |
Berariazko zatia, modalitate hauetan: –Arteak | hiru irakasgaietatik bi | 3 ordu eta 30 minutu bi ariketetarako |
44. Salbuetsita egon gabe ariketaren bat egitera aurkezten ez direnak “ez aurkeztutzat” joko dira ariketa horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.
Proben emaitzak eta erreklamazioak.
45. Emaitzak Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan argitaratuko dira, ondoren azaltzen diren egunetan:
Behin-behineko emaitzak | 2018ko ekainaren 8a |
Erreklamazioak | 2018ko ekainaren 11tik 13ra, biak barne |
Behin betiko emaitzak | 2018ko ekainaren 25a |
46. Emaitzei buruzko erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (San Domingo kalea), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagokion epaimahaia bilduko da haiek aztertu eta ebazteko.
47. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat joko da ebaluazio epaimahaiek eta proben koordinazio epaimahaiak ebazpenen eta horien ondoriozko egintzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura.
Egiaztagiriak.
48. Goi mailako zikloetan sartzeko proba edo Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat jasotzeko. “Gai” dela adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan emana, bi dezimalekin. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren ziurtagirietan, gainera, lehentasunez zein lanbide arlotan sar daitekeen ere adieraziko da.
49. Interesdunek probarako izena eman zuten ikastetxe berean eskuratzen ahalko dituzte aurreko oinarrian aipatu goi mailako zikloetara sartzeko probak gainditu izanaren ziurtagiriak. Izen-ematea modu telematikoan egin duten izangaiek Hezkuntza Departamentuan (Lanbide Heziketaren Zerbitzuan) jasotzen ahalko dute ziurtagiri hori. Bi kasuetan, 2018ko ekainaren 28tik aurrera egonen dira eskuragarri ziurtagiriak.
50. Interesdunek Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (San Domingo kalea; Iruña) eskuratzen ahalko dituzte Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak, 2018ko ekainaren 28tik aurrera.
51. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati bat gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri partzial bat izateko. Bertan adieraziko da zein zati gainditu den, eta lortutako kalifikazioa, 5etik 10era, bi dezimalekin zehaztuta.
Gainditutako zatia gainditutzat hartuko dira Nafarroako Foru Komunitateko hurrengo deialdietan, baldin eta Lanbide Heziketan sartzeko araudi orokorrak hala egitea uzten badu.
52. Probaren zein zati gainditu den frogatzen duen dokumentua 2018ko urriaren 23tik aurrera eskuratuko da Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (San Domingo kalea, 8; Iruña).
4. ERANSKINA
Epaimahaien osaera eta eginkizunak
Koordinazio epaimahaia.
1. Koordinazio epaimahai bat eratuko da, Hezkuntzako zuzendari nagusiak izendatua Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak proposaturik, kide hauek izanen dituena: mahaiburu bat, idazkari bat eta lau mahaikide.
Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat izanen da mahaiburua. Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko kide bat izanen da idazkaria, eta mahaikide bat Lanbide Heziketaren Zerbitzuari atxikitako langile bat izanen da. Gainerako hiru mahaikideak, berriz, kidego hauetakoak: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.
Orobat, koordinazio epaimahaiak aholkularien laguntza eska dezake beharrezkoa iruditzen zaionean. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu aholkulari horiek.
Koordinazio epaimahaia 2018ko apirilean eratuko da.
2. Koordinazio Epaimahaiaren eginkizunak:
a) Hurrengo oinarrian deskribatzen diren eta beharrezkoak diren ebaluazio epaimahaien eta aholkularien kopurua zehaztea, eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari proposatzea ebaluazio epaimahai horiek osatuko dituzten kideen izendapena.
b) Sarrera probak egin eta ebaluatzeko prozesua antolatzea.
c) Probak prestatzea eta horiek ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak ezartzea.
d) Hezkuntza Departamentuko web-orrian izangai onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzea, eta horiei buruz aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.
e) Sarrera probetan onartuak izateko epez kanpo aurkezten diren eskaerak ebaztea.
f) Probaren egokitzapenak zehaztea desgaitasunen bat dutenentzat. Bestalde, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztenen kasuan (ikastearen nahasmenduak, arreta-defizitaren nahasmendua eta hiperaktibitatea edo hezkuntza premia bereziak izateagatik), koordinazio epaimahaiak begiratuko du Orientazio Bulegoak eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak emandako jarraibideak bete daitezen.
g) Ofiziozko salbuespenak zehaztu eta egiaztatzea.
h) Ebazpen honetan zehaztutako kalifikazioak egiaztatzea eta dagozkion neurriak hartzea.
i) Sarrera probak behar bezala egin daitezen begiratzea.
j) Prozesuko aktak betetzea.
k) Bidezkoa denean, probako esparru edo zatiren bat egitetik salbuesteko eskaerak ebaztea, aurreko deialdietan gaindituak daudelako, bai eta lan esperientziari dagozkionak ere goi mailako zikloetan sartzeko probetan.
l) Desgaitasuna dela-eta egin beharreko egokitzapen eskaerei buruzko erreklamazioak ebaztea, bai eta aurreko deialdietan gainditutako arloen edo zatien ziurtapen partzialei buruzkoak ere.
m) Egiten diren gainerako erreklamazioei buruz ebaztea, proben kalifikazioari buruzkoak izan ezik, horiek ebaluazio epaimahaien eskumenekoak baitira.
Ebaluazio epaimahaiak.
3. Ebaluazio epaimahaiak eratuko dira, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuta eta koordinazio epaimahaiak proposatuta. Mahaiburu bana izanen dute, eta zehaztuko diren mahaikideak. Halaber, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aholkulariak izendatzen ahalko ditu antolaketa beharren arabera eta ebaluatu beharreko irakasgaien arabera.
Ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak kidego hauetakoak izanen dira: katedradunak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak edo Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuetan edo arte eskoletan ari direnak (ahal delarik, sarrera ikastaroa ematen), edo, bestela, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari atxikitako langileak.
4. Ebaluazio Epaimahaien eginkizunak:
a) Proben antolaketa eta garapena bermatuko duten neurri egokiak hartzea, ikastetxeko baliabideen arabera.
b) Probetara joatea eta haiek modu egokian gauzatzen direla zaintzea.
c) Izangaien nortasuna egiaztatzea.
d) Probak zuzendu eta kalifikatzea probetako koordinazio epaimahaiak zehazten dituen epeetan.
e) Proben behin-behineko eta behin betiko emaitzen aktak osatzea eta probak egin diren ikastetxean argitaratzea adierazitako epeetan.
f) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea adierazitako epeetan.
g) Bere helburuak egoki betetzeko, probetako koordinazio epaimahaiak agintzen dien beste edozein eginkizun.
5. Zikloetan sartzeko proben ebaluazio epaimahaiak 2017ko maiatzean eratuko dira.
Aholkulariak.
6. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu zikloetan sartzeko probetan parte hartzen duten aholkulariak.
7. Aholkularien eginkizunak:
a) Aholkulari zuzentzaileak:
–Probak zuzendu eta kalifikatzea.
–Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioen berri ematea ebaluazio epaimahaiari.
b) Antolaketa beharrengatik izendatutako aholkulariak:
–Probak egiteko prozesua zaindu eta kontrolatzea.
–Proben kudeaketa prozesuan laguntzea.
Izendapena.
8. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez izendatuko dira proben koordinazio epaimahaiko kideak.
9. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu ebaluazio epaimahaiko kideak.
10. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu aholkulariak.
11. Izendatzen diren koordinazio epaimahaikideek, ebaluazio epaimahaikideek eta aholkulariek nahitaez parte hartu beharko dute epaimahaietan.
12. Koordinazio epaimahaikideen, ebaluazio epaimahaikideen eta aholkularien lanak Unibertsitatez Kanpoko Irakaskuntza Hobetzeko Neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12.2 artikuluan ezarritakoekin parekatuko dira.
Koordinazio epaimahaikideek, ebaluazio epaimahaikideek eta aholkulariek dagozkion diru konpentsazioak izanen dituzte, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 84/2016 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz; izan ere, han ezartzen da zer konpentsazio jasoko duten, Hezkuntza Departamentuak Nafarroan garaturik, Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreetako eta hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan eta Arte Plastikoetako lanbide irakaskuntzetan sartzeko probetako ebaluazio batzordeetako eta koordinazio batzordeko kideek, bai eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen probetakoek ere.
Errekurtsoak.
13. Ebaluazio epaimahaiek eta koordinazio epaimahaiak ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
14. Deialdi honen, bere oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, ebaluazio epaimahaiek edo koordinazio epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
5. ERANSKINA
Goi mailako zikloetan sartzeko probaren modalitate bakoitzak zer lanbide arlotarako ematen duen lehentasuna
PROBA MODALITATEA | HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO LEHENTASUNA EMATEN DU |
Zientziak eta Ingeniaritza | Nekazaritza Arte Grafikoak Eraikuntza eta Obra Zibila Elektrizitatea eta Elektronika Energia eta Ura Fabrikazio Mekanikoa Irudia eta Soinua Elikagaien Industriak Erauzketa Industriak Informatika eta Komunikazioak Instalazioa eta Mantentze-lanak Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa Itsaso eta Arrantza arlokoak Kimika Segurtasuna eta Ingurumena Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak Beira eta Zeramika |
Osasun Zientziak | Gorputz eta Kirol Jarduerak Nekazaritza Ostalaritza eta Turismoa Irudi Pertsonala Kimika Osasuna Segurtasuna eta Ingurumena Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak |
“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa | |
Gizarte Zientziak | Gorputz eta Kirol Jarduerak Administrazioa eta Kudeaketa Merkataritza eta Marketina Ostalaritza eta Turismoa Irudi Pertsonala Informatika eta Komunikazioak Osasuna Segurtasuna eta Ingurumena Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak |
“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa | |
–Arteak | Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak Arte Grafikoak Ostalaritza eta Turismoa Irudia eta Soinua Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza Beira eta Zeramika |
6. ERANSKINA
25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren aukera bakoitzak zer lanbide arlotarako ematen duen lehentasuna
25 URTETIK GORAKOAK UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAREN AUKERA | HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO LEHENTASUNA EMATEN DU |
A aukera (Arteak eta Giza Zientziak) | Arte Grafikoak Ostalaritza eta Turismoa Irudia eta Soinua Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza Beira eta Zeramika Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak |
B aukera (Zientziak) | Nekazaritza Elektrizitatea eta Elektronika Energia eta Ura Irudi Pertsonala Elikagaien Industriak Informatika eta Komunikazioak Instalazioa eta Mantentze-lanak Itsaso eta Arrantza arlokoak Kimika Osasuna |
C aukera (Osasun Zientziak) | Gorputz eta Kirol Jarduerak Nekazaritza Irudi Pertsonala Kimika Osasuna Segurtasuna eta Ingurumena Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak |
D aukera (Gizarte eta Zuzenbideko Zientziak) | Gorputz eta Kirol Jarduerak Administrazioa eta Kudeaketa Merkataritza eta Marketina Ostalaritza eta Turismoa Informatika eta Komunikazioak Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak |
E aukera (Ingeniaritza eta Arkitektura) | Arte Grafikoak Eraikuntza eta Obra Zibila Elektrizitatea eta Elektronika Energia eta Ura Fabrikazio Mekanikoa Irudia eta Soinua Elikagaien Industriak Erauzketa Industriak Informatika eta Komunikazioak Instalazioa eta Mantentze-lanak Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak |
7. ERANSKINA
2018an Nafarroan zikloetan sartzeko proben deialdiaren egutegia
JARDUKETA | DATAK |
Izena emateko eskaerak aurkezteko epea | 2018ko martxoaren 19tik 27ra |
Azken eguna ikastetxeek izen-emateak EDUCAN sar ditzaten | 2018ko apirilaren 13a |
Probaren egokitzapena: txostenak bidaltzea Orientazio Bulegora/CREENAra | 2018ko apirilaren 27ra arte |
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | 2018ko maiatzaren 8a |
Behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea | 2018ko maiatzaren 9tik 11ra |
Onartzen direnen behin betiko zerrenda argitaratzea | 2018ko maiatzaren 17a |
Informazio webgunean argitaratzea: izangaien gelaz gelako banaketa | 2018ko maiatzaren 18a |
Erdi mailako zikloetan sartzeko proba: ariketak egiteko eguna | 2018ko maiatzaren 29a |
Goi mailako zikloetan sartzeko proba: zati komunari dagozkion ariketak egiteko eguna | 2018ko maiatzaren 30a |
Goi mailako zikloetan sartzeko proba: berariazko zatiari dagozkion ariketak egiteko eguna | 2018ko maiatzaren 31 |
Erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko probaren behin-behineko emaitzak argitaratzea | 2018ko ekainaren 8a |
Erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko probaren behin-behineko emaitzei erreklamazioak jartzeko epea | 2018ko ekainaren 11tik 13ra |
Ikastetxeek proban izena eman duten ikasleen azken kalifikazioak EDUCAN sartzeko azken eguna | 2018ko ekainaren 22a |
Erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko probaren behin betiko emaitzak argitaratzea | 2018ko ekainaren 25a |
Proba gainditu izanaren ziurtagiriak (izena eman den ikastetxean jasotzeko) | 2018ko ekainaren 28a |
Ziurtagiri partzialak (Hezkuntza Departamentuan jasotzeko) | 2018ko urriaren 23a |
Iragarkiaren kodea: F1802280
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
