1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak otsailaren 19an emandako 189/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, 2018ko deialdia onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea (identifikazioa): 387139.
Lehena.–Oinarri arautzaileak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 23ko 53/2016 Foru Aginduan daude jasota arau erregulatzaileak; haren bidez arauak ezartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko, eta 2016ko laguntzen deialdia onesten da.
Bigarrena.–Zenbatekoa.
250.000 euroko zenbatekoa baimentzen da laguntza deialdi honen ondoriozko gastuetarako.
Iruñean, 2018ko otsailaren 18an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F1802640