1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak martxoaren 19an emandako 188/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi da abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko, abereen gaitzak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, 2018. urterako.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea (identifikazioa): 387138.
Lehena.–Arauak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 5eko 230/2015 Foru Aginduaren (otsailaren 28ko 93/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua) I. eranskinean daude arau erregulatzaileak; agindu horren bidez arauak onetsi ziren abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko, abereen gaitzak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, eta abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteen osasun programen gutxieneko edukia finkatu zen.
Bigarrena.–Zenbatekoa.
67.500 euroko gastua.
Iruñean, 2018ko otsailaren 18an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F1802641