2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA
2018. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, 2018ko plantilla organikoaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epea erreklamaziorik gabe amaiturik, behin betiko onetsitzat jo da eta, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat, argitara ematen da 2018rako plantilla organikoa, behar diren ondorioak izan ditzan.
Cintruenigon, 2018ko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Oscar Bea Trincado.
2018KO PLANTILLA ORGANIKOA
Lan-kontratudunak
LANPOSTUA | KP. | LANALDIA | SARBIDEA | HITZARMENA | EGOERA |
Lehen mailako ofiziala | 2 | %100 | - | Agrupación Aguas Navarra | Jardunean |
Lan-kontratudunen izen zerrenda
DATU PERTSONALAK | ANTZINATASUNA |
Ricardo Cornago Alduan | 1990-10-01 |
Francisco Fernández González | 1997-07-01 |
Idazkaritzaren eta Kontu-hartzailetzaren eginkizunak uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 234.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera beteko dira, eta diru esleipen hauek izanen dituzte:
Idazkaria | 1 | A | A mailako hasierako soldataren %25 | 6/1990 FLaren 234.2.d) art. |
Kontu-hartzailea | 1 | A | A mailako hasierako soldataren %25 | 6/1990 FLaren 234.2.d) art. |
Iragarkiaren kodea: L1802278