2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
2018ko karga-tasak
Zabaltzako Udalak, 2017ko irailaren 22an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia onetsi zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:
–2018. urteko karga-tasak:
2018ko ekitaldirako karga-tasa hauek finkatzea:
- Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.
- Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,40.
- Ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Zerga- tasa: %1.
- Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
- Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. %3, denbora tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: %10.
Arraitzan (Zabaltza), 2018ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.
Iragarkiaren kodea: L1802094