1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 14an emandako 9E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, diru-laguntza hauek emateko deialdia onetsi da: “Nafarroako udalentzako diru-laguntzak Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszeniko eta musikal profesionalen programazioa (Udal Platea Local) bultzatzeko 2018. urtean”.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea (identifikazioa): 375480.
Iruñean, 2018ko otsailaren 14an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1802385