2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
2018. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Olorizko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.
2018ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Olorizko Udalaren 2018rako plantilla organikoa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.
Plantilla organikoaren kopia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio, behin betiko onespena jaso eta hilabeteko epean.
Oloritzen, 2018ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, José Francisco Aoiz Aranguren.
ERANSKINA
Olorizko Udalaren 2018rako plantilla organikoa
Udalak Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin partekatutako lanpostuak
Funtzionarioak:
–Idazkaria (hutsik).
Lan-kontratudunak:
–Administrari-ofiziala (hutsik).
–Administrari laguntzailea (hutsik).
–Administrari laguntzailea (hutsik).
–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldikoa (hutsik).
Iragarkiaren kodea: L1802327