45. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2018. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira Udal honen 2018ko plantilla organikoa eta udal honetako lanpostuen zerrenda. Plantilla 2017ko abenduaren 12ko osoko bilkuran onetsi zen, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespena 2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an.

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasuneko idazkaria. Batasunaren burua: Ezkabarteko Udala. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: O.L. Egoera: hutsik.

Lan-kontratudunak

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: C. Lanpostuko osagarria: %22. Sarbidea: OL. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Jesús Miguel Erburu Arbizu. Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Antzinatasuna: 2011-09-06. Egoera: jardunean. Kontratu mota: administrazio-kontratuduna.

María Jesús Uriz Villanueva. administrari-ofiziala, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: C. Antzinatasuna: 2011-01-06. Egoera: jardunean. Kontratu mota: administrazio-kontratuduna.

Olaibarren, 2018ko otsailaren 14an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1802322