2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUZABAL
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak eta tasak
Muruzabalgo Udalak, 2018ko otsailaren 8an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Ondoko koefizienteak eta zerga-tasa onestea:
a) Zerga-oinarria zehazteko koefizienteak.
–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.
b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.
–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %13.
Erabaki honen aurka uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutako errekurtsoak jartzen ahal dira, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Muruzabalen, 2018ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Ignacio Valencia Garrues.
Iragarkiaren kodea: L1802073