2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
2/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Lekunberriko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2017 aldaketa Udalaren aurrekontuan.
2017ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Lekunberrin, 2018ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.
ERANSKINA
Aurrekontuko 2/2017 aldaketa. Kreditu berezia
Gastuak sortzea:
6. kapitulua.–1.33702.6190002 partida, “Beigorri Aventura Parkea”: 7.713,75 euro.
Finantzabidea:
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina:
8. kapitulua.–1.8700001 partida, “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 7.713,75 euro.
Iragarkiaren kodea: L1802083