45. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Ondare-lursailak soberako lurzati deklaratzea. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2018ko otsailaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal honen jabetzako ondare-ondasun diren lursailak soberako lurzati deklaratzea. Lursail horiek UC-1a unitatean daude (APA u-24 bis). Hori guztia, ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuak 8.2 artikuluan ezarri duenarekin bat etorriz –Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onetsi zuen araua, TEOE–. Jendaurrean jarriko da hilabetez, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkeztu.

Irurtzunen, 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1802729