2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRIBAS
Iribasko 11. poligonoko 28. lurzatiari eta bertako higiezinari buruzko ikerketa espedientea. Jendaurrean jartzea
Iribasko Kontzejuak, kontzejuburuaren 2018ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez (kontzejuburuaren otsailaren 16ko 2/2018 Ebazpenaren bidez zuzendua), erabaki zuen ikerketa espedientea irekitzea, 280/1990 Foru Dekretuaren 38. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, Larraun ibarreko Iribasko 11. poligonoko 28 katastro-lurzatiari eta horko eraikinari buruz. Larraungo udal katastroaren arabera, eraikinak 545 m²-ko azalera du, eta lurzoruak 638,55 m²-koa. Hiri-lurzoru finkatua da, eta honako hauekin egiten du muga: iparraldean, 11. poligonoko 1148. landa lurzatiarekin; hegoaldean, San Fermin kalearekin; ekialdean, San Fermin kalearekin; mendebaldean, 11. poligonoko 27. hiri lurzatiarekin.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta idatziz alega dezaten beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia, alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsiz.
Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 110. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 38. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraituz.
Iribasen, 2018ko otsailaren 16an.–Kontzejuburua, Camino Garralda Garin.
Iragarkiaren kodea: L1802342