2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak eta oharrak egin ditzaten.
Sustatzailea: NILSA. Jarduera: Edar Fitero birmoldatzea. Tokia: 1963. lurzatia, 2. poligonoa, Fitero.
Fiteron, 2018ko otsailaren 13an.–Alkatea, Raimundo Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1802174