45. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Xehetasun-azterketaren aldaketa, Udal Planaren 1. banaketa eremuko 1. sektorean (Bekolanda). Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2018ko otsailaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planaren 1. banaketa eremuko 1. sektoreari buruzko xehetasun-azterketaren aldaketa (5.etik 16.era bitarteko lurzatiak, biak barne), Bekolanda auzoan, Isga Inmuebles, SAk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Etxalarren, 2018ko otsailaren 22an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1802770