2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
1/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Ergoienako Udalak, 2018ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 1/2018 aldaketaren espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 271. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.
Ergoienan, 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui.
Iragarkiaren kodea: L1802769