45. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

1. aldaketa 2018rako aurrekontu luzatuan. Behin betiko onespena

2018rako aurrekontu luzatuan 1. aldaketa (goranzko doikuntza) egiteko erabakia 2017ko abenduaren 14ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean, eta 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urtarrilaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Doikuntza gastuen aurrekontuan:

GASTUAK

ZENBATEKOA

VI. KAPITULUA

+ 45.628,07

GASTUAK, GUZTIRA

45.628,07

Finantzaketa:

AURREKONTU LUZATUAREN MARJINA

45.628,07

Castejonen, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1802095