2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
8/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko abenduaren 21eko osoko bilkuran onetsi zen, hasiera batean, aurrekontuan 8. aldaketa egiteko erabakia, gastu alor desberdinetako aplikazioen arteko kreditu transferentziari dagokiona, eta 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urtarrilaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Gastuen aplikazio goitituak:
KAPITULUA | AURRETIKO ZUZKIDURA | KREDITU ALDAKETAK | BEHIN BETIKO KREDITUAK |
II.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: | 2.167.814,00 | 32.400,00 | 2.200.214,00 |
Gastuen aplikazio beheitituak:
KAPITULUA | AURRETIKO ZUZKIDURA | KREDITU ALDAKETAK | BEHIN BETIKO KREDITUAK |
I.–Langileria gastuak | 2.501.410,00 | -26.400,00 | 2.475.010,00 |
Castejonen, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1802093