45. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2018ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek epe horretan espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Carcarren, 2018ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, M.ª Teresa Insausti.

Iragarkiaren kodea: L1802339