45. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Aldaketa, Sistelec Soluciones de Telecomunicación, SL-ri herri-lurra lagatzeko baldintza-agirian

2018ko otsailaren 14an Osoko Bilkurak egindako bileran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, besteak beste:

1) Hasiera batez onestea hitzarmen berriaren testua, aipatu baldintza-agiria duena. Agiri horrek arautuko du aurrerantzean herri-lurraren 100 m²ko lurzatiaren (6. poligonoa, 69. lurzatia) okupazioa Sistelec Soluciones de Telecomunicación SL enpresari telekomunikazio ekipamendua instalatzeko lagatzeko xedez.

2) Espedientea 15 egun baliodunean jendaurrean jartzea.

3) Adieraztea ezen, alegaziorik ez badago, herri-lurra okupatzeko espedientearen hasiera bateko onespena behin betikoa bihurtuko dela, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola, baimena eman dezan.

4) Erabaki hau Sistelec Soluciones de Telecomunicación SL enpresari bidaltzea. Aldi berean, adieraztea izapide-egintza denez, ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Beran, 2018ko otsailaren 22an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1802699