45. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Ordenantza orokorra, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko datuen babesari buruzkoa. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2018ko otsailaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Aiegiko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko datuen babesari buruzko ordenantza orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki oholean paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aiegin, 2018ko otsailaren 16an.–Alkatea, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1802344