2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Erdi mailako teknikari izateko deialdia. Hautaprobak gainditu dituzten izangaien zerrendak
Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2018ko otsailaren 5ean, ondotik ematen den Alkatetzaren 148/2018 Ebazpena onetsi zuen:
Aurrekariak:
Lehena.–Alkatetzaren 2017ko ekainaren 30eko 1119 Ebazpenaren bidez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren erdi mailako teknikari lanpostuan aldi batez aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko, bata kontratuak egiteko eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Deialdi hori 2017ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7an.
Bigarrena.–Aipatu deialdiaren hautaketa prozesua bukatu da, eta deialdiaren 5. oinarrian honako hau adierazten da:
“5.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
5.1.–Azken ariketaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, herriko etxeko iragarki oholean eta udal webgunean, bereizirik:
–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.
–Prestakuntzarako izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.
5.2.–Zerrenda bakoitzean, probak gainditu dituztenen izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuraren erabakian araututako irizpidearen arabera ebatziko dira (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), hau da, probaren osotasunean ponderazio gehien duen puntuazioa gailenduko da, eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoaren bitartez ebatziko da afera.
5.3.–Ondotik, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dizkio hautapen prozesuko probak gainditu dituzten izangaien bi zerrendak –aldi baterako kontratazioak egitekoa eta prestakuntzakoa–, lanean hasteko deia egin dezan, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera.”
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.–Hautapen prozesua bukatuta eta aurreko atalean zehaztutako prozedura eginda, honako hauek dira hautaproba guztiak gainditu dituzten izangaien zerrendak:
PRESTAKUNTZAN ARITZEKO IZANGAIEN ZERRENDA
IZENA | 1. ARIKETA | 2. ARIKETA | 3. ARIKETA | PUNTUAZIO OSOA |
Ana Carmen Gárate Martínez | 18,02 | 37,00 | 15,33 | 70,35 |
M.ª Inés Lahoz García | 16,36 | 35,5 | 14,00 | 65,86 |
ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO IZANGAIEN ZERRENDA
IZENA | 1. ARIKETA | 2. ARIKETA | 3. ARIKETA | PUNTUAZIO OSOA |
Iván Martínez Ballarín | 15,70 | 50,50 | 13,33 | 79,53 |
Raúl Mallén Lahoz | 25,01 | 38,58 | 13,33 | 76,92 |
M.ª Montserrat León Santesteban | 19,68 | 41,00 | 15,33 | 76,01 |
Horrenbestez, ebatzi dut:
Lehena.–Kontratazio publikoko erdi mailako teknikariaren lanpostuaren aldi baterako kontratazioaren zerrendak onestea, zuzenbideko oinarri bakarrean adierazitakoarekin bat.
Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren iragarki oholean, web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Tuteran, 2018ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1801848