2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, hautaproben bitartez izangaien hiru zerrenda osatzeko, Haur eskolako zuzendariaren lanpostuan aritzeko: Eskolak gaztelaniako hizkuntza ereduarekin, euskarako ereduarekin edo gaztelaniako programa eta ingeleseko jarduerekin, bata prestakuntzarako eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako
Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoak, haren lehendakariak 2018ko otsailaren 21ean emandako ebazpenaren bitartez, ondoko deialdi hau onetsi du:
–Deialdia, hautaproben bitartez izangaien hiru zerrenda osatzeko, haur eskolako zuzendariaren lanpostuan aritzeko gaztelaniako hizkuntza ereduko eskoletan, euskarako eredukoetan edo gaztelaniako programa eta ingeleseko jarduerak dituztenetan, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratazioetarako, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoan sortzen diren beharrei erantzutearren.
Deialdiaren oinarriak eskura daude www.pamplona.es/escuelasinfantiles webgunean, bai eta Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren bulegoan ere, Iruñeko Oliveto kondearen etorbideko 4.ean, 2. ezk. atarian.
Iruñean, 2018ko otsailaren 21ean.–Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L1802597