44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Aldaketa, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteetan

Longidako Udalak, 2017ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, 2018rako karga-tasak onetsi zituen; erabakia 2018ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 15ean.

2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legearen hamahirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, Longidako Udalak, 2018ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.–%14,42an mantentzea Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren zerga-tasa, eta onestea argitaratu eta biharamunean indarrean sartuko diren koefiziente hauek:

1. urtea: 0,03.

2. urtea: 0,06.

3. urtea: 0,09.

4. urtetik 15.era: 0,06.

16. urtea: 0,21.

17. urtea: 0,36.

18. urtea: 0,5.

19. urtea: 0,52.

20. urtea: 0,55.

Bigarrena.–Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Longidan, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1802096