44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Ordezko bake epailearen kargua hutsik

Goizuetako ordezko bake epeailearen kargua hutsik gelditu denez, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluak eta Bake epaileei buruzko 3/1995 Erreglamentuaren 5. artikuluak agintzen duenari jarraikiz, deialdi publikoa egiten da aipatutako kargua betetzeko. Horretarako 15 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, legeak agintzen dituen baldintzak betetzen dituzten eta hautatuak izan nahi duten pertsonak, Goizuetako Udaleko bulegoetan eskaerak aurkez ditzaten.

Goizuetan, 2018ko otsailaren 23an.–Alkateordea, Daniel Oyarzabal Larraburu.

Iragarkiaren kodea: L1802697