44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Desafektazioa, “La Carne” bazkalekuko herri-lurrak okupatu eta haien erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2018ko otsailaren 16an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen zinegotzi guztiak ados zirela:

Lehena.–Hasiera batean onestea herri-lurrak okupatu eta haien erabilera lagatzeko desafektazioa “La Carne” bazkalekuan (17.793,12 m²), Cabanillasko 2. poligonoko 419., 420., 421. eta 422. lurzatietan hain zuzen ere, Chicken Rodri SLren alde, bertan oilaskoak gizentzeko ustiategia paratzeko.

Bigarrena.–Aipatu azaleraren okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea, espedientean baitago.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitate honen iragarki oholean argitaratu ondotik, epe horretan alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen.

Laugarrena.–Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Cabanillasen, 2018ko otsailaren 19an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1802488