44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

UE56 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez UE56 unitatea urbanizatzeko proiektuaren eta haren eranskinaren hasierako onespena argitaratu zenetik 2017ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ean, sustatzailea Enriqueta Romeral Escobar baitu.

Bakaikuko Udalak, 2018ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea UE56 unitatea urbanizatzeko proiektua, Enriqueta Romeral Escobarrek sustatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134 eta 79. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Bakaikun, 2018ko otsailaren 7an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

ERANSKINA

UE56 unitatea urbanizatzeko proiektua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1802457