44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

64E/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, Garbiñe Basterra Oloriz andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ebaluazio Estrategikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

2018ko otsailaren 13an, Garbiñe Basterra Olóriz andreak Ebaluazio Estrategikoaren Bulegoko burutzatik ken dezatela eskatu du. Osasuneko kontseilariaren urriaren 29ko 282/2015 Foru Aginduaren bidez izendatu zuten bulego horretako buru.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuko bigarren paragrafoan xedatzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Garbiñe Basterra Oloriz andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ebaluazio Estrategikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

Kargu-uzteak 2018ko otsailaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2 Foru agindu hau Garbiñe Basterra Olóriz andreari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3 Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko otsailaren 14an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1802337