44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki entitate honen iragarki-taulan eta 2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an. Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo dira 2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 353.300,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 30.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 273.650,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 416.925,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 105.080,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 8.500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.187.455,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 221.300,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 499.800,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 58.719,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 407.636,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.187.455,00 euro.

Allon, 2018ko otsailaren 13an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1802142