44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko otsailaren 14an hartua. Honen bidez, sailkapen espedientean azaltzen diren zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisiko orokorreko abelbideak daudela adierazten da, eta Kasedako, Zangozako eta Lizoain-Arriasgoitiko udal-mugarteetan hondatu edo desagertutako mugarriak berrezartzea eta abelbideen trazaduraren aldaketa onesten da.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagozkio, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak proposaturik, Nafarroako abelbideen erabilerak sailkatzeko eta berariaz arautzeko ahalmenak.

19/1997 Legearen arabera, sailkapena “adierazpen izaerako egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbide bakoitzaren existentzia, zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak zehazten dira”, mugaketa “egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehazten dira, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera”, eta mugarriztatzea “prozedura administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehaztu eta modu iraunkorrean seinalatzen dira tokian berean”.

Kasedako, Zangozako eta Lizoain-Arriasgoitiko udal-mugarteetako abelbideen sailkapena bide horiek errekuperatzeko eta horiei balio emateko aldez aurretik egin beharreko lana da, eta eragin onuragarria du lurralde antolamendurako eta landa ingurunea garatzeko.

Hondatu edo desagertutako mugarriak berrezartzearen helburua da Nafarroako Gobernuak onetsitako mugaketa- eta mugarriztatze-akta duten abelbideak eguneratzea, abelbidea zedarritzen duten mugarrien kokaleku zehatza finkatzeko gaur egungo baliabideak erabiliz.

Administrazio prozesuaren tramiteak bete ondoren, lanaren jendaurreko epea barne, alegazio bat aurkeztu zen eta horri buruzko txostena egin da, eta halaxe jaso da espedientean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Jarraian aipatzen diren abelbideak eta horiei loturiko tokiak daudela adieraztea. Hondatu edo desagertutako mugarriak sailkatu eta berriz jartzeko eta trazadura aldatzeko espedientean ageri dira bakoitzaren zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak:

–Kaseda: Erronkariarren Errege Altxonbidea, 11. zeharbidea, 27. iraganbidea, 27.bis iraganbidea, 28. iraganbidea eta 29. iraganbidea.

–Zangoza: Erronkariarren Errege Altxonbidea, 10. zeharbidea, 28. iraganbidea, 29. iraganbidea eta 43. iraganbidea.

–Lizoain-Arriasgoiti: 45. iraganbidea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

3. Erabaki hau Kasedako, Zangozako eta Lizoain-Arriasgoitiko udalei jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta, aukeran, hauetako errekurtsoren bat jar daitekeela haren aurka:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Espedientean interesa duten Administrazio Publikoek bigarren errekurtso mota hori jartzen ahal dute soilik.

Erabaki hau argitaratu edo jakinarazi, zein den kasua, eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epeak.

Iruñean, 2018ko otsailaren 14an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1802260