44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko otsailaren 7an hartua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Babes Zibileko Lurralde Planaren (PLATENA) 7. eranskinaren aldaketa.

Ekainaren 3ko 230/1996 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen hasiera batez Nafarroako Babes Zibileko Lurralde Plana. Ordutik, aldian behin eguneratzen da, xede horretarako egiten diren azterlan teknikoen ondorioak eta babes zibilaren arloko arauzko eskakizunak eransteko. Azkeneko eguneraketa Nafarroako Gobernuaren 2011ko martxoaren 28ko Erabakiaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 11.3 artikuluak Nafarroako Gobernuari esleitzen dio Nafarroako Babes Zibileko Lurralde Plana onesteko eskumena, segurtasun publikoaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak txostena egin ondoren.

Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak, 2018ko urtarrilaren 16an egindako bilkuran, aldeko txostena egin zuen Nafarroako Lurralde Planaren 7. eranskina (“Gertakari Meteorologiko Kaltegarriei –Elurteak– aurre egiteko Ekintza Plana”) aldatzeko.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Lurralde Planaren 7. eranskinaren (“Gertakari Meteorologiko Kaltegarriei –Elurteak– aurre egiteko Ekintza Plana”) aldaketa onestea. Erabaki honen eranskin gisa gehitu da.

2. Erabaki hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2018ko otsailaren 7an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

ERANSKINA

“Gertakari Meteorologiko Kaltegarriei –Elurteak– aurre egiteko Ekintza Plana” (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1801878