44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatzeko iragarkia, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 26an emandako 3671/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita onartu ez ziren izangaiak ere.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Miren García Iriarte andreak, Pablo Alegría Salvatierra jaunak, Guillermo Jiménez Mangado jaunak eta Oier Domínguez López de Lacalle jaunak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dutela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 3671/2017 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita eskatzen diren beharkizunak ez frogatzeagatik onartu ez ziren izangaienak ere, organo beraren irailaren 23ko 2469/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako prozedurarekin bat.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.) (espedienteak: 0004-ED02-2018-000007, 0004-ED02-2018-000008, 0004-ED02-2018-000009 eta 0004-ED02-2018-000010).

Iruñean, 2018ko otsailaren 21ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1802535