43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2018. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da Esako Udalaren 2018ko plantilla organikoa. 2017ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran onetsi zen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 16an.

2018ko plantilla organikoa

–Idazkaria. Funtzionarioa. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Bitarteko idazkaria: María del Carmen Cuesta Chávarri. Antzinatasun aitortua: 2016-08-19. Ordainsariak: lanpostuko osagarria (%50).

–Zerbitzu anitzetako langilea. Funtzionarioa. Maila: E. Egoera: jardunean. Eugenio José Zalba Abad. Antzinatasun aitortua: 2001-01-05. (3. maila). Ordainsariak: lanpostuko osagarria (%17), 19/2008 Foru Dekretukoa.

–Zerbitzu anitzetako langilea. Aldi baterako lan-kontratuduna (mugagabea). Egoera: jardunean. Rebeca Armendáriz Peñón. Antzinatasun onartua: 2007-07-02. Ordainsariak: lanpostuko osagarria (%17), 19/2008 Foru Dekretukoa.

Esan, 2018ko otsailaren 8an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1802003