43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Hiri-lurzoruen balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak eta tasak

Utergako Udalak, 2018ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Ondoko koefizienteak eta zerga-tasa onestea:

a) Zerga oinarria zehazteko koefizienteak.

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.

Erabaki honen aurka uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutako errekurtsoak jartzen ahal dira, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Utergan, 2018ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1801820