43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hura behin betiko onetsi eta argitara ematen da, laburbildua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki taulan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

2/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu berezia

DIRU-SARRERAK:

–1.75050 partida. “Toki inbertsioen plana”. Zenbatekoa: 23.959,32 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 23,959,32 euro.

GASTUAK:

–1.4590.61000 partida. “Parke publikoa”. Zenbatekoa: 23.959,32 euro.

Gastuak, guztira: 23,959,32 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Torres del Rio Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Torres del Rion, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1801610