43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARE

Ordenantzak, estolderiako eta hilerriko tasei buruzkoak. Behin betiko onespena

2017ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, argitara eman zen 2018ko ekitaldirako estolderiako eta hilerriko tasen ordenantzen aldaketaren iragarkia.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aipatu aldaketak behin betikoz onetsitzat jo dira.

Estolderiako tasaren ordenantza aldatzen da: hiruhileko tarifa 9 euroan ezarri da.

Hilerriko ordenantzaren tarifak aldatzen dira: tarifa guztiak 10 euro igoko dira.

Zaren, 2018ko otsailaren 6an.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.

Iragarkiaren kodea: L1801807