43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Determinazio xehatuen aldaketa, Udal Planeko hirigintzako araudi orokorraren 28. artikuluan (aldi baterako bizitegia). Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2018ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-FEB-18 (4/CU).

“Espedienteko dokumentazioa ikusirik, eta 2018ko urtarrilaren 9ko egokitasun txostenarekin eta 2018ko urtarrilaren 10eko txosten juridikoarekin bat, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintzako araudi orokorraren 28. artikuluaren aldaketa, “Planeamenduko aldaketa, aldi baterako bizitegirako erabilerari dagokionean” izeneko agirian jasotakoarekin bat. Udalak sustatu du hura.

2. Hasierako onespen hori dela eta, eten eginen zaio lizentziak emateari Iruñeko udal-mugarte osoan, aldi baterako bizitegirako direnean, tramitazioan dagoen arautegi berriarekin bat egiten ez badute.

Lizentziak emateko prozedura eten da, eta erabaki hau jakinarazten zaie hura hartu baino lehenago lizentzia eskaera aurkeztua zutenei.

3. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.”

Iruñean, 2018ko otsailaren 7an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1801928